TUlankide MONDRAGON

Albisteak

Jesus Mari Herrasti: "Gerora begira, erabili beharreko metodoa da karbono-aztarnarena"

2011/07/13

Uztailaren 1ean karbono-aztarnaren gaineko lehen jardunaldia antolatu zuen Aliatec-ek Garaia Berrikuntza Gunean. Jardunaldia bukatzeko bertan parte hartutako adituekin mahai-ingurua egin zen eta Jesus Mari Herrasti Garaia Berrikuntza Guneko lehendakaria aritu zen moderatzaile lanetan.

Gehiago irakurri

Arizmendi Ikastolaren eskutik 700 lagun ari dira parte hartzen udalekuetan

2011/07/11

Garesen, Acedon, Otsagabian eta Zurizan egiten ari diren udalekuetan Arizmendi Ikastolako 700 lagun inguru ari dira parte hartzen. Gainera, azken zikloan dauden 50 ikasle eta hamar irakaslek Santiago bidea egingo dute bizikletan, Salamancatik Fisterrara.

Gehiago irakurri

LEINN: Ekintzaileen unibertsitatea

2011/07/08

Mondragon Unibertsitateak 2008an martxan jarritako Gradua da LEINN, Ekintzailetza eta Berrikuntzari buruz Espainian dagoen lehenengo titulua eta bakarra. Ikaskuntza metodoa Finlandiako esperientzietan oinarrituta dago, eta talde lana, egiten ikastea eta team cooperativen sorrera uztartzen ditu. Enpresa errealak sortzea sustatzen du eta, gradua martxan jarri zenetik, zortzi enpresa-proiektu sortu dira.

Gehiago irakurri

Ekonomia soziala aztergai Oñatiko Soziologia Institutuak antolatutako nazioarteko kongresuan

2011/07/06

MONDRAGON Korporazioak espazio berezia izango du nazioarteko kongresuan; izan ere, Mikel Lezamizek esperientzia kooperatiboaren gaineko hitzaldia eskaini du lehenengo eguneko saioari hasiera emateko. Arrasateko kooperatiben ibilbide historikoa eta egungo egoera nabarmendu ditu hitzaldian.

Gehiago irakurri

MONDRAGON Healthek eta Vall d'Hebronek lankidetza hitzarmena izenpetu dute I+G+b-aren arloan

2011/07/04

Hospital Universitari Vall d'Hebron, Fundació Hospital Universitari Vall d'Hebron Institut de Recerca (VHIR) eta MONDRAGON Health erakundeek lankidetza hitzarmena sinatu dute. Aliantza estrategiko berria da, I+G+b-aren arloari zuzendua, zientziaren eta teknologiaren arloan elkarrenganako interesa duten jardueretan lankidetza sustatzeko; Kataluniako eta EAEko erkidego autonomoetako osasun sektorea garatzen laguntzea da asmoa.

Gehiago irakurri

Ekintzaileen lehen topaketa Markina-Xemeingo Lea-Artibai Berrikuntza Gunean

2011/06/30

Leartibai Garapen Agentziak eta Azaro Fundazioak antolatuta, ekainean Ekintzaileen I. Topaketa egin zen Markina-Xemeingo Lea-Artibai Berrikuntza Gunean. Hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzako Kultura Ekintzailearekiko sentsibilizazio programaren baitan ospatu zen jardunaldia.

Gehiago irakurri

Eguraldia
Osteguna 2 Min: 7
Max: 15
Ostirala 3 Min: 4
Max: 13
Larunbata 4 Min: 2
Max: 21
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak