TUlankide MONDRAGON

Albisteak

MONDRAGONek enpresarik berritzaileenaren “Cambio Financiero” saria jaso du

2012/11/28

Joan den astelehenean, azaroak 26, MONDRAGON Korporazioko Berrikuntza, Sustapen eta Ezagutzako lehendakariorde Javier Sotilek enpresarik berritzaileenari emandako “Cambio Financiero” saria jaso zuen, Madrilen. Errekonozimendu horren bitartez, EIG Multimedia Taldearen aldizkari ekonomikoak Korporazioak bere enpresa ibilbidean izandako jarrera berritzailea saritzen du.

Gehiago irakurri

Soralucek Eusko Jaurlaritzaren Urrezko Q errekonozimendua lortu du

2012/11/28

Soraluce kooperatibak Urrezko Q saria lortu du, hau da, Eusko Jaurlaritzak gestioaren bikaintasunagatik ematen duen errekonozimendurik handiena. Horrenbestez, gipuzkoar kooperatibak mugarri enpresarial berria eta garrantzitsua lortu du bere sorreraren urrezko ezteiak ospatzen ari den 2012. urte honetan.

Gehiago irakurri

Arizmendiarrietaren itzalaz solasean

2012/11/27

Atzokoan Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak eta Arrasate-Bergarako artzapezgoak antolatutako mahai ingurua izan zen Arrasateko Kulturateko areto nagusian. Bertan Damaso Zuazua karmeldarra eta Txema Gisasola MONDRAGONeko Kontseilu Nagusiko lehendakaria izan ziren, Arizmendiarrietaren inguruko hausnarketak egin zituzten.

Gehiago irakurri

MONDRAGON Korporazioko hiru kooperatibak eskuratu dute Bikain ziurtagiria

2012/11/27

Fagor Etxetresna Elektrikoa, IK4 Ikerlan eta Fagor Elektronika MONDRAGONen kooperatibek eskuratu dute aurten Bikain ziurtagiria. Onarpen ekitaldia aurreko asteko eguenean egin zen Europa Jauregian, Gasteizen.

Gehiago irakurri

‘Kooperatibagintzan’ Aditu Tituluaren bosgarren edizioa abian da

2012/11/26

Bost urte igaro dira Kooperatibagintzan Aditu Titulua abian jarri zenetik, eta bost edizio horietan dagoeneko 100 lagunek hartu dute parte. Mondragon Unibertsitateko LANKI Ikertegiak antolatzen du ikastaro hau MONDRAGONeko Gestio Soziala eta Otalorarekin elkarlanean.

Gehiago irakurri

Aktion ekimenaren lehenengo edizioa ospatu da Garaian

2012/11/23

'Guztion parte-hartzetik jaiotzen dira aldaketak, bada garaia'. Lelo horrekin abiatu da gaur Arrasaten, Garaia Berrikuntza Gunearen living labean, Aktion egitasmoa. Lehenengo edizioan ehun bat parte hartzaile izan dira, besteak beste: Lanki, Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartea, Arizmendi Ikastola, Forokoop, Konfekoop eta MUko lagunak elkartu dira.

Gehiago irakurri

Eguraldia
Larunbata 4 Min: 3
Max: 22
Igandea 5 Min: 9
Max: 21
Astelehena 6 Min: 8
Max: 14
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak