TUlankide MONDRAGON

Albisteak

Laboral Kutxak aurreratu duenez, euskal ekonomia %1,3 jeitsiko da 2013an

2013/07/16

Euskadiko Barne Produktu Gordina % 1,2 txikitu zen 2012an, eta Nafarrokoa, % 1,4, Espainiaren batez bestekoaren pare. Ekoizpen-datu positiboak egon diren bi urte eta gero, 2012an atzeraldira bueltatu da euskal ekonomia. Horixe da Laboral Kutxak 2012ko euskal ekonomiaren txostenean batzen dituen datu batzuk. Atzo uztailak 15, aurkeztu dute txostena prentsaurrekoan. Era berean, 2013rako aurreikusten duten eboluzioa ere aztertu zuten Laboral Kutxako ordezkariek.

Gehiago irakurri

Mondragon Unibertsitateak Ointxe Arrasateko saskibaloi taldea babestuko du datozen hiru denboraldietan

2013/07/15

Ointxe saskibaloi taldeak ekipazio berria estreinatuko du datorren denboraldian eta Mondragon Unibertsitatearen babesa izango du hurrengo hiru denboraldietan. 2013/14 denboraldian 180 jokalari arituko dira, 13 taldeetan banaturik.

Gehiago irakurri

Ulma Agricolak obra garrantzitsuak gauzatu ditu Afrika kontinentean

2013/07/15

2012. urtean zehar Ulma Agricolak bere presentzia sendotu du Afrika kontinentean, izan ere obra batzuk egin ditu bertan, horietatik aipagarrienak Hegoafrika errepublikan egindakoak.

Gehiago irakurri

Arabako Foru Aldundiak hitzarmena sinatu du Basque Culinary Centerrekin, arabar produktuak bultzatzeko

2013/07/12

Arabako Diputatu Nagusia, Javier De Andrés, eta Nekazaritza arloko diputatua den Borja Monjek ordezkatu zuten Arabako Foru Aldundia eta Jose Mari Aizegak Basque Culinary Center. Bi erakundeen artean sinatu den hitzarmenaren helburua arabar produktuak bultzatzea da.

Gehiago irakurri

Fagor Ederlaneko lan-bazkideek euren kooperatibaren 50.urteurrena ospatzeko abestia eta bideoklipa grabatu dituzte

2013/07/10

40 lagun baino gehiagok egin dute bat egitasmoarekin. Horien artean daude musikariak (guztiak Fagor Edelaneko langileak) eta abeslariak, koordinatzaileak eta beste hamaika lagun. 50.urteurrena ospatzeko abestia sortzea bururatu zitzaien, gero bideoklipa eta emaitza benetan da borobila. 'Ederlantzen' kantua da kooperatibista hauen izateko eta bizitzeko era islatzen duen kanta. Originala, dibertigarria eta kohesiorako baliagarria. Fagor Ederlanek lantokiak ditu Eskoriatzan, Aretxabaletan, Arrasaten, Usurbilen, Tafallan eta Txinan. Guztietara hedatuko du abestia eta bideoklipa.

Gehiago irakurri

Graduko matrikula egiteko ezohizko epea zabalik

2013/07/10

Uztailaren bukaera bitartean irekita egongo da ezohizko epea eta iraileko lehen astean ere berriro irekiko da epea. Baina oraingoan, plaza libreak dituzten graduko ikasketetan matrikulatzeko aukera izango da soilik. Esate baterako Gastronomia eta Sukaldaritza graduak jada beteta daude eta ez da irekiko beste matrikula eperik.

Gehiago irakurri

Eguraldia
Astelehena 13 Min: 14
Max: 25
Asteartea 14 Min: 14
Max: 24
Asteazkena 15 Min: 15
Max: 21
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak