TUlankide MONDRAGON

Albisteak

Tokikom-ek gogoeta txostena aurkeztuko du Aretxabaletako campusean

2013/11/25

Tokiko euskal hedabideek hitzordua dute, bihar azaroaren 26an, Aratxabaletako campusean. Izan ere, egun horretan, Tokikom tokiko euskal hedabideak batzen dituen elkarteak aurkeztuko baitu azken hilabeteotan egindako gogoeta txostena.

Gehiago irakurri

Basque Culinary Centerrek D’elikatuz Bizi kanpainan parte hartu du elikadura osasuntsua eta jarduera fisikoaren garrantziaz kontzientziatzeko

2013/11/25

D’elikatuz Elikadura eta Gastronomia Zentroak zortzigarren urtez jarraian D’ELIKATUZ BIZI kanpaina abian jarri du gipuzkoarrak elikadura osasuntsua eta jarduera fisikoaren inguruan sentikortu eta heziketa eskaini asmoz.

Gehiago irakurri

Arizmendi Ikastolak First Lego League txapelketako Euskadiko kanporaketara joateko taldeak aukeratu ditu gaur

2013/11/22

Arizmendi Ikastolak DBHko laugarren mailako 80 neska mutiko elkartu ditu gaur Garaia Berrikuntza Gunean, Ikerlanen egoitzan. Guztien asmoa, bakarra: First Lego Leagueko Euskadiko Txapelketan parte hartzea, abenduaren 14an, Zamudion. Barne kanporaketa egin dute Arizmendikoek, talde bakoitza bere robotarekin eta proiektu zientifikoarekin gerturatu da Ikerlanera, eta goiz osoan zehar lehia 'sanoa' nagusitu da gazteen artean.

Gehiago irakurri

Fagor Etxetresnetako 215 bazkide MONDRAGONeko beste kooperatiba batzuetan birkokatu dira dagoeneko

2013/11/22

Aurreikuspena da datozen sei hilabeteetan beste 500 birkokapen egitea taldeko kooperatibetan. Horrez gain, Lagun-Aro EPSVko araudian oinarrituta, erretiro aurreratua hartu dezaketenen kolektiboan 300 pertsona daude.

Gehiago irakurri

%83an hazi da Lea Artibai Ikastetxearen langabetuentzako prestakuntza eskaintza

2013/11/22

Lea Artibai Ikastetxeak nabarmenki handiagotu du langabetuentzako prestakuntza eskaintza 2013-2014 ikasturtera begira. Lanaren euskal zerbitzua den Lanbidek finantzatutako 16 ikastaroren eskaintza izango du Markina-Xemeingo ikastetxeak eta 5.285 ordu eskainiko dira guztira prestakuntzan, eskualdeko 300 pertsona prestatzeko asmoz.

Gehiago irakurri

Asistentzia-Farmazia eta Pazienteen segurtasunaren gaineko jardunaldia abenduaren 3an Garaian

2013/11/21

MONDRAGON Healthek farmazia eta pazienteen segurtasunari buruzko jardunaldi bat egingo du abenduaren 3an Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean. SEDISA erakundearen laguntzaz antolatuko du jardunaldia. Bertan, Farmaziaren alorrean dauden kezka eta negozio aukerak aztertuko dituzte. Era berean, beste hainbat gai jorratuko dituzte eztabaida ezberdinetan, MONDRAGON Healthek, SEDISArekin elkarlanean, antolatzen duen bosgarren edizio honetan.

Gehiago irakurri

Eguraldia
Asteazkena 23 Min: 14
Max: 26
Osteguna 24 Min: 10
Max: 21
Ostirala 25 Min: 8
Max: 15
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak