Irakurriena
- 1. Danobatek 20 milioi euro inbertitu ditu Elgoibarko egoitzan berrian
- 2. LABORAL Kutxa Frantziako Tourrean izango da
- 3. Gipuzkoako Bazkundeak saria eman dio MLAKoop kooperatibari
- 4. Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
- 5. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 6. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 7. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 8. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 9. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 10. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
AGORA topaketak negozio aukera berriak garatzea izango du helburu
AGORA egun bateko iraupenarekin antolatutako ekitaldia da, eta bertan diziplina anitzeko hainbat taldek garatuko dituzte enpresek proposatutako ideiak. Ideia hauek teknologiarekin lotuta egon daitezke edota produktu edo zerbitzu berriekin. Enpresek oinarrizko espezifikazioak emango dituzte eta horietatik abiatuta taldeka aztertuko dira.
Horrela, AGORAren 1. edizioan aurkeztuko diren proiektuak enpresek aurkeztutako proposamenak izango dira, eta epe laburrera ekintzailetza proiektuen bitartez gauzatu daitezkeen negozio aukerak sortzera zuzenduta daude.
AGORA, irekita dago MONDRAGONeko enpresetako langileentzat, zehazki ekintzailetza kooperatiboarekin konprometituta daudenentzat. Horrenbestez, AGORAren 1. edizioan parte hartzeko pertsonek banaka zein diziplina anitzeko taldeetan eman dezakete izena.
AGORAren 1. edizioan parte hartzeak, pertsona horiei ahalbidetuko die:
- esperientzia eta gaitasuna hartzea, benetako ekintzailetza esperientzietan parte hartuz.
- ekintzailetzari buruz kezka eta grina berdina daukaten beste pertsona batzuk ezagutzea.
- eta, beharbada, enpresa proiektu berri bat abiarazteko prozesuan sartzea.
AGORAren 1. edizioko ekitaldiak egun bat iraungo du, eta 2014ko martxoaren 1an egingo da, Goi Eskola Politeknikoaren Garaia Campusean, Arrasateko Garaia Berrikuntzako Poloan.
AGORAren 1. edizioan parte hartzea libre eta doakoa da. Parte hartzeko interesa duten pertsonek izena eman behar dute, 943772064 telefonora deituta edo helbide elektroniko honetara mezu bat idatzita:morobengoa@iseamcc.net.