Irakurriena
- 1. ONNERA Group-ek 2022an salmenten marka hautsi du 380 milioi euroko zifra lortuta
- 2. Lortek-ek SMARTLAB instalazioa aurkeztu du
- 3. Fagor Arrasate Ribinerf teknologikoaren kapital sozialean sartu da
- 4. Hotza fabrikatzen duen kooperatiba
- 5. Tafalla Iron Foundry Koop. E.: etapa berria
- 6. Idoia Mujika Uribesalgok hartuko du bere gain Mondragon Lingua-Alecopen zuzendaritza nagusia
- 7. Osartenek eskaintzen dituen zerbitzuek bikainekoa jaso dute
- 8. Oroi, LEINNetik sortutako enpresa teknologikoa
- 9. MONDRAGON Mexikoko Unibertsitatearen 10. urteurrena
- 10. Eusko Jaurlaritzak hiru milioi euroko laguntzak eskaintzen ditu adimen artifiziala sustatzeko enpresetan
25M: LagunAroko Batzarra

Batzarren egutegian ohikoa denez, LagunAro izango da urteko ohiko batzarra egingo duen lehen erakundea. Covid-19k baldintzatutako hitzordua datorren ostegunean, martxoaren 25ean, 16: 00etan. Aurrez aurreko formatu murriztuarekin, segurtasun-neurriak zorrotz errespetatuz, konpromisario kopuru mugatu bat egongo da bertan –200 pertsona inguru bilduko dira Donostiako Kursaalean–, eta gainera bilera streaming bidez jarraitzeko aukera eskainiko dute.
Gai-zerrenda
Ohiko gai-zerrenda izango da, eta, besteak beste, 2020ko ekitaldi konplexuaren kudeaketaren deskargua egingo da eta 2021erako Kudeaketa Plana aurkeztuko da, 2021-2024 ziklo estrategiko berriaren lehen urtea. Era berean, egungo ikasturterako Prestazioak eta Kuotak "aztertu eta onartuko" dira (1.4.2021 - 31.3.2022), eta estatutuak eta erregelamenduak aldatzeko proposamena aurkeztuko da – horien artean, genero-indarkeriaren biktimentzako prestazio berri bat –.
Edizio honetarako, azken urteetan ohikoa den bezala, hainbat azalpen-bideo prestatu dira, eta Batzarrean zehar proiektatuko dira, mezuak errazago ulertzeko (LagunAroko Youtubeko kanalean ere eskuragarri egongo dira). Gainera, TU lankidek jakin duenaren arabera, bilera amaitzeko beste "motatako" performance bat izango da, ekitaldiaren azterketa beste ikuspegi batetik egiteko asmoz. Aldizkariak ezin izan du jakin elkarteko presidenteak apirilaren 3ko kirol ekitaldiari buruzko aipamenik egingo ote duen, bere futbol zaletasuna eta aurreko urteetako hizketaldiak ezagututa.
Edizio honetarako, azken urteetan ohikoa den bezala, hainbat azalpen-bideo prestatu dira mezuak errazago ulertzeko, eta Batzarrean zehar proiektatuko dira.
Azken gomendio bat: akreditazio-prozesua mantsotu daitekeenez, batzarrera joan behar dutenei aldez aurretik egiteko eskatzen zaie (oroigarri gisa, ordutegia 15: 30ean izango da lehen deialdian, eta 16: 00etan bigarrenean).