Irakurriena
- 1. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 2. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 3. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 4. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 5. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 6. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 7. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 8. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 9. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 10. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
245.000 bisitatik gora jaso ditu tulankide.com-ek 2020an zehar
TU Lankide komunikazio proiektuak 60 urte bete ditu 2020an. Ez da urte erraza izan eta egokitzapenak inoiz baino beharrezkoagoak izan dira, kooperatibetan gertatu denaren informazioa zintzotasunez emateko.
Azken hilabeteetan, gure kooperatibetan gertatu denaren informazio-erreferentzia izan da webgunea. Horrela, martxoan, pandemiak bere alderdirik gordinena erakutsi zuenean, webguneak atal berezi bat estreinatu zuen, “Koronabirusaren eragina gure kooperatibetan” eta koronabirusaren azken ordukoek eta eguneroko datuek markatu dute eguneroko agenda.
Gure kooperatibetatik erakutsitako interesa eta konfiantza altua izan da, eta hori modu nabarmenean nabaritu da 2020an webguneak lortu dituen datuetan: erabiltzaileak, saioak, orrialde bisitatuak…
2019ko datuekin alderatuta, bisita kopurua %50 igo da. Erabiltzaile kopurua ere, %60 altuagoa izan da. Webguneak guztira jasotako bisita kopurua 2019ko 162.446tik 245.030ra igo da.
Hazkundearen arrazoiak
Koronabirusaren pandemia hasi zenetik, webgunean egunero eman diren datuak izan dira zalantza barik interes handiena piztu dutenak. Eta hilabete dezente igaro diren arren, ia egunero albiste irakurriena izaten jarraitzen du.
Horrez gain, euskarazko webguneak igoera garrantzitsuena izan du, %10a gehiago. Honen arrazoia Euskaraldia izan daiteke, izan ere atal berezia sortu zen kooperatibetako esperientziak jasotzeko eta erantzun paregabea jaso du.
Gainera, azaroan diseinu berria estreinatu zuen webguneak eta berarekin batera baita atal berriak eta bisualizaziorako modu errazagoa. Zentzu honetan, nabigazioa errazten duen goiburuko menua aipatu behar da. Horrez gain, egokitzapen berriei dagokionez, Podcast-ei buruzko atal berrian ere hiru elkarrizketa argitaratu dira.
Zenbaki borobilak sare sozialetan
Webgunean ez ezik, sare sozialetan ere igarri du gorakada TU Lankidek. 2020an zehar 3.600 erabiltzaileko langa gainditu dute Twitterreko hiru kontuek(@esTUlankide, @euTUlankide y @enTUlankide). Eta Instagramen ere 500 jarraitzaileekin amaitu du urtea. Horrez gain, hazkunde handiena Linkedinen igarri da, izan ere albiste gehienei berehalako zabalkundea eman zaie sare honen bitartez.