Irakurriena
- 1. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 2. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 3. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
- 4. MONDRAGON, konpromisoaren indar eraldatzailea
- 5. "MONDRAGON proiektu kooperatiboa, gertukoa, berrikuntzan oinarritua, eraldatzailea eta irekia da"
- 6. MONDRAGON Healthek osasunerako eta zaintzarako teknologia aurkeztu du FITECUn
2019n notizia izan dena gogoratuz
Asko dira bukatu berri den 2019 urtea markatu duten notiziak. Batzuk positiboak izan dira, inaugurazio, ospakizun eta bestelako komemorazio ekitaldiekin. Baina, beste batzuk tristeak izan dira, Esperientzia Kooperatiboaren azken bi fundatzaileak hil baitira azken urte honetan: José María Ormaetxea eta Alfonso Gorroñogoitia.
TU Lankiden, paperezko edizioan zein arlo digitalean, horiek guztiak jaso ditugu eta momentuan momentuko informazioa jaso eta publikatzeko ahalegin berezia egin dugu. Eta irakurlearen erantzuna ere oso positiboa izan da, TU Lankide aldizkari korporatiboak iaz baino ikus-entzule, erabiltzaile eta irakurle gehiago izan baititu. Arlo digitalean, iaz baino %65 bisita gehiago erregistratu dira.
Datuak erreparatuta
Google Analytics-ek Interneteko erabiltzaile edo bisitarien eta ikusitako guneen kopuruen gaineko datuak ematen ditu eta horiek kontuan hartuta egin da aipatutako azterketa.
Guztira 162.500 saio inguru erregistratu dira 2019an, iaz baino %67,95 gehiago. Jaso den bisita kopuruak ere gora egin du, %65ean eta, bataz beste, eguneko 400 bisita izan du gure webguneak, gazteleraz, euskaraz eta ingelesezko kanalak batuta.
Webguneak jasotzen dituen sarrera gehienak Euskal Herrikoak dira, %50a gutxigora behera. Gainerakoen artean, %20 estatutik konektatzen dira eta beste %30 Europa, Estatu Batuak eta Hego Ameriketatik.
Hizkuntzari dagokionez, oraindik ere gehienak gaztelerazko bertsioa bistaratzen dute, %87ak. Hala ere, euskarazko bertsioak gora egin du, %10ak. Nolanahi ere, euskararen aldeko apostua egin du TU Lankiden eta, esate baterako, promozioak eta zozketak euskaraz soilik argitaratu dira. 2019an datu historikoa jaso dugu WILD-ORBEA bizikletaren zozketarekin, 2.000 pertsona baino gehiagok hartu baitu parte.
Gertakariak errepasatuta
Bideoan jaso ditugu 2019n notizia izan diren gertakari aipagarrienak. Hala nola: EKIAN, Euskadiko eguzki parke handienaren inaugurazioa; Komunikazio Foroaren bigarren edizioa; Otaloraren berrikuntzak; Kongresu kooperatiboaren ekitaldia; Centro Stirling-en gune berria Embegan; Humanity at Music ikuskizun handiaren estreinaldia Buesa Arenan; Gerodan kooperatibaren erronka berriak etorkizunerako; Mundukidek bete dituen 20 urteak; Fagor Ederlanek Bergaran inauguratu duen planta berria.
Baina zoritxarrez, notizia guztiak ez dira onak izan. Izan ere, azken bi fundatzaileak galdu ditugu 2019n: José María Ormaetxea eta Alfonso Gorroñogoitia. Horrez gain, Joxerra Elortzaren bapateko heriotzak ere lutoz jantzi zuen kooperatibismoa.