Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
‘Ilusio Ponpak’ jardunaldiak pertsonen kudeaketako motibazioa landu du
‘Ilusio Ponpak’ jardunaldiaren hirugarren edizioak ez dio inori hutsik egin gaur Lea Artibai Ikastetxean. Izena emanda zeuden ehun pertsona baino gehiagok, gehienak kooperatiba eta MONDRAGON alorrekoak, gozatu dute Antonio Fernández-Álvarez Renault Consulting España-ko zuzendari nagusiarekin; Aurkene Gabiola Maier kooperatibako Giza Baliabideen zuzendariarekin; Alex Txikon alpinista eta abenturazalearekin; eta Carlos Andreu garapen pertsonalean eta motibazioan espezializatua den coach ezagunarekin.
Jardunaldiak bere hirugarren edizioan lan alorreko motibazioa landu du. Giza baliabide eta pertsonen kudeaketa, lan talde motibatuak lortzeko erakundeetatik sortutako ekimenak, erronka eta norbere burua gainditzeko gogoa... Hizlari zein entzuleek hainbat kasu ezagutu dituzte eta oso gustura gelditu dira.
Alex Txikon
Alpinista eta abenturazalea den Alex Txikonek, oso komunikatzaile ona eta gertukoak, mendian izan dituen esperientziak kontatu ditu eta “erronka berriei aurre” egitearen inportantziaz ere hitz egin du. Esan duen bezala, “porrota aurre ez egitea litzateke”.
Carlos Andreuk ere motibazio eta desmotibazioaz hitz egin du, “enpresetan zombiak bezala jokatzen duten pertsonak eta lehen minututik bideratuak izan behar direnak”.
Lea Artibai Ikastetxea TB
Ekitaldiak ikastetxeko telebistaren lehen lanetako bat burutzeko balio izan du. Lea Artibai Ikastetxea komunikazio esparruan apustua egiten ari da, bai euskarri digitalean zein paperean. Gaurko ekitaldiko elkarrizketak eta irudiak grabatzeaz gain, aldizkaria banatu dute.