TU Lankide aldizkari berriak joko bat proposatzen dizu

Aldizkariko denbora-pasen atal berriaren jeroglifikoa asmatzen gai izango zinateke? Lortzen dutenak Fagor markako Naturfry Duo aire frijigailuaren zozketan sartuko dira.
Card image cap
2023/03/14

Martxoan argitaratu da paperezko TU Lankide aldizkari berritua, bai diseinuz zein edukiz. Proposamen berriak hainbat aldaketa edukiko ditu: atal berriak, erreportajeak, elkarrizketak, entretenimendua, iritzi artikuluak… eta formato berritua. Guztia aldizkaria erakargarriagoa eta irakurterrezagoa egiteko asmoz.  

Berrikuntzen artean, “denpora-pasak” atala ere izango da, eta bertan hainbat erronka-jolas aurkituko dituzue. Lehen zenbaki honetan jeroglifiko propioa sortu da eta asmatzen dutenen artean zozketa egingo da, Fagor markako Naturfry Duo aire-frijigailua, Fagor Taldeari esker. Erronkan parte-hartzea oso erraza izango da, paperezko aldizkariaren denbora-pasak ataleko QR kodea eskaneatu eta galdetegia bete.

2023ko apirilaren 28an egingo da zozketa, eta TU Lankide jarriko da harremanetan irabazlearekin. 

Naturfry DUO aire-frijigailua

Erre, txigortu, egosi eta frijitzeko erabil daiteke. LED pantaila erraza eta intuitiboa da. Xehetasunak:

• Potentzia: 2900 W

• 2 kubeta - 3,3 l eta 5,3 l bitarteko edukiera

• Konbekzio-teknologia

• Ukipenezko LED pantaila

• Tenperatura-erreguladorea (80-200°)

• 60 minutu arteko tenporizadorea

• Soinu-ohartarazlea

https://fagor-sda.es/tienda/freidoras/100--freidora-de-aire-naturfry-duo-2900w-8436589740211.html

Zozketarako izen-ematea itxita dago.

Irabazlea Miren Barrueta izan da. Zorionak!

Zortzi kooperatibek osatzen dugu Fagor Taldea