Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
MONDRAGONen 983 arigune prest
Kike Amonarriz, Topaguneko lehendakariak, balioan jartzen du MONDRAGON Taldeak euskararen alorrean lortu duena. Modu berean, eginiko bidearen garrantzia azpimarratuz, "oraindik ere bide luzea dugu egiteko" baieztatu du.
Euskaraldia euskara ulertzen duten hiztunen arteko ahozko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa sozial masiboa da. Helburu nagusia euskararen erabilera handitzea da.
Ariketa horretan aritzeko gutxieneko baldintza euskara ulertzea da. Horrela, 2018ko edizioan izan zen moduan, aurten ere hiztun bakoitzak rol bat aukeratuko du: ahobizi ala belarriprest. Alabaina, bigarren edizio honek badu berrikuntza: entitateek ere parte hartze zuzena izan ahal dute “ariguneak” garatuz. Ariguneak edo euskaraz aritzeko guneak dira euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen dute uneak, izan entitate barruan (barne arigunak) edo izan entitateak herritarrekin duen harremanean (kanpo ariguneak).
Ariguneak identfikatzeko deialdiari erantzunez, MONDRAGONen 44 kooperatibak erregistratu zituzten ariguneak. Guztira, 983 arigune: 587 barne arigune eta 396 kanpo arigune. Ez da makala!
Euskaraldiarekin bat egin dute gure kooperatibek
Enpresa eta entitate bezala, erreferentzialtasunaz baliatuta, Euskaraldiari eta euskararen erabilerari bultzada eman nahi izan diote publikoki.
Basque Culinary Center:
FAGOR Taldea:
LABORAL Kutxa:
MONDRAGON Taldea:
Mondragon Unibertsitatea:




