Irakurriena
- 1. Danobatek 20 milioi euro inbertitu ditu Elgoibarko egoitzan berrian
- 2. LABORAL Kutxa Frantziako Tourrean izango da
- 3. Gipuzkoako Bazkundeak saria eman dio MLAKoop kooperatibari
- 4. Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
- 5. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 6. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 7. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 8. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 9. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 10. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
Elkarte Eguna inork baino hobeto ospatzen du Ikerlanek
Iragan uztailaren 15ean ospatu zuen Ikerlanek 2022ko Elkarte Eguna. Arabar Errioxara egin zuten txangoa eta askotariko kirol eta jolas jarduerak egin zituzten, taldeetan banatuta.
Batzuk bizikletan abiatu ziren Arrasatetik Bastidarantz, beste batzuk piraguismoa egin zuten Ebro ibaian, eta ginkana-jolasa aukeratu zutenak ere asko izan ziren. Beste askok Bastida ezagutzeko bisita-gidatua aukeratu zuten eta Baigorri upeltegia bisitatzeko aukera ere izan zen. Festa eguna izaten da Ikerlanentzat Elkarte Eguna, eta erakundearen ikuspegitik, oso 'gomendagarria' da.
Guztira Zentro Teknologikoko 250 lagun inguru elkartu ziren esperientzia ederra eta ahaztezina bizitzeko gogoz.
Guztira 250 lagun elkartu ziren, askorentzat lehenengo Elkarte Eguna izan zen eta beste askorentzat dagoeneko 'klasikoa' bilakatu den senidetze eguna. Ikerlanentzat egun inportantea izaten da, polita zentzu askotan, eta erakundea osatzen duten pertsonak elkar-ezagutzeko balio izaten duena, lanetik harago. "Elkarte Egunak aukera eskaintzen die langileei harremanak sendotzeko eta euren arteko bizipenak beste testuinguru batean garatzeko".
Egia esan, inork gutxik daki Ikerlanek bezala horrelako eguna antolatzen. Oso giro ona izaten da jardunaldi osoan eta askorentzat "egun ahaztezina, aberatsa eta oso gomendagarria" izaten da.