Irakurriena
- 1. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 2. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 3. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 4. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 5. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 6. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
Eskuratu/Ordainduren demandari dagokion auzia maiatzaren 7a eta 10a bitartean egingo da
Bista saioak maiatzaren 7, 8 eta 9an egingo dira eta bertan taldeko zuzendariek emango dute testigantza. Ondorioen aurkezpena, berriz, maiatzaren 10ean egingo da.
Ordaindu eta Eskuratu taldeek Korporazioaren aurka jarritako demanda dela eta egingo den auziak badu data: bista saioak Bergarako Justizia jauregian (Bergaran) egingo dira datorren maiatzaren 7, 8, 9 eta 10ean.
Lehendabiziko saioan, MONDRAGON ordezkatuz Arantza Laskurain, Korporazioko Idazkari Orokorrak deklaratuko du. Gainera, lehendabiziko hiru egunetan talde kooperatiboko beste zuzendari batzuk ere deklaratuko dute. Maiatzaren 10ean, berriz, ondorioak aurkeztuko dira eta horrela prozesua epaia emateko prest geratuko da.