Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako sailburuordea Lea Artibai ikastetxean izan da bisitan
Atzo, azaroaren 9an, Lanbide Heziketako sailburuordea Jorge Arévalo Turrillas, Teknologia eta Ikasketa aurreratuen zuzendaria Rikardo Lamadrid Intxaurraga, Antolakuntza eta Planifikazioko zuzendaria Nicolás Sagarzazu Alzua eta Teknikako Garapen Jasangarriko arduraduna Mª Jose Barriola Baraibar, Markina-Xemeinen dagoen (Bizkaia) Lea Artibai ikastetxean izan ziren. Isabel Mendiguren Ikastetxeko zuzendariarekin, Maite Bengoa Lanbide Heziketako arduradunarekin eta Eneritz Azkue Lanerako Prestakuntzako arduradunarekin batu ziren.
Lea Artibai ikastetxea berrikuntza proiektuak garatzen, enpresentzako zerbitzu teknikoak lantzen, bere ikaslerian formazio duala bultzatzen edo erronketan oinarrritutako ikasketa ezartzen ari da etengabe, beste batzuen artean.
Lea Artibai ikastetxearen iniziatiba berritzaileak
Bisitan, Lea Artibai ikastetxeko Zuzendaritzak prestakuntzarako eta lanerako azken iniziatibak aurkeztu zituen. Azken proiektu berritzaileen artean, digital manufacturing, 3Dn inprimitutako materialak, 4.0 industrian plastikoen injekzioa eta estanpazio beroaren bidez lortu eta laser bidez moztutako UHSS altzairuzko pieza metalikoa lortzea daude. Era berean, hiru urteko esperientzia eta gero hain emaitza onak lortzen ari den Lean eskola ere badago proiektu berritzaileen artean.
Eusko Jaurlaritzako Sailburuordetzak bultzatuta Lea Artibai ikastetxeko ikasleek era berean lana egin eta ikasiaz %85eko laneratzeko emaitzak izan dituen Formazio Duala ezagutzeko aukera ere izan dute bisita honetan eta baita, TKgune, ETHAZI eta Urrats Bat programen emaitzak hurbiletik ezagutu ere.

