Irakurriena
- 1. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 2. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 3. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 4. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 5. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 6. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
Jakub Orlinski & Ensemble Il Pomo D’oro-ren kontzertura joan nahi?
TUlankidek Jakub Orlinski & Ensemble Il Pomo D’oro-ren kontzertura gonbidatzen zaitu. Martxoaren 29an izango da, Donostiako Kursaal Jauregian, 19:30ean. Parte-hartu zozketan eta eskuratu zure bi sarrerak.
Facce d’amore (“Maitasunaren aurpegiak”) Jakub Józef Orlinski kontratenor poloniarraren bigarren bakarkako albumaren (Anima Sacra) jarraipena da. Azken lanaren sakratutasun hori alde batera utzita, zerbait pertsonalagoa eta sutsuagoa aldarrikatzen du lan honetan, gizonezko maitale barrokoaren jarrerak islatzen dituen musika-sorta batekin. Gozamenezko edo elkarrekiko maitasunerako ez ezik, bada haserrerako eta eromenerako tarterik ere hemen.
Francesco Corti, klabea eta zuzendaritza
Jakub Józef Orlinski, kontratenorra
“Facce d’amore”: Cavalli, Boretti, Conti, Haendel, Bononcini, Mattesi eta abarren lanak
Zozketarako izen-ematea itxita dago.
Irabazlea Imanol Bermudez izan da. Zorionak!