Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
Juan Angel Garcia, MONDRAGONeko lehendakariorde berria
Juan Angel Garciak gaur, martxoak 1, Ekipamenduen dibisioko lehendakariorde agintaldia hasiko du, karguan Miguel Ocaña ordeztuz, zeina, Korporazioko hainbat eremu eta kargutan ibilbide luzea eta oparoa egin ondoren, bere erretiroaz disfrutatzera igaroko baita. Juan Angel azken urteetan Dikar/Wingroup kooperatibako zuzendari nagusia izan da, eta orain aldi berean beteko ditu kargu hori eta Dibisioko lehendakariordetza; kooperatibak kirol armak, gimnasiako ekipamenduak eta outdoor produktuak fabrikatzen ditu.
Ekipamenduen Dibisioa MONDRAGONeko industri arloan integratuta dago, eta gaur egun kooperatiba hauek osatzen dute: Alkargo, Dikar/Wingroup, Ederfil Becker, Eredu, Hertell, Mccgraphics, Oiarso, Orbea, Osatu eta Urola.
Juan Angel Garcia Zumarragan jaio zen (Gipuzkoa), 1970ean. Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatuta dago Deustuko Unibertsitatetik, eta MBA Executive master programa egin zuen Mondragon Unibertsitatean.
Bere ibilbide profesionalak nazioarteko profil argia dauka, eta oso lotuta egon da Dikar/Wingroup kooperatibari; 1999an atxiki zitzaion proiektu horri, filialen Controler lanetan (Brasil, Txina, Estatu Batuak). 2001ean Shanghaiko filial produktiboaren arduradun izendatu zuten, eta bertan hastapenetan zegoen Txinako Fitness plantaren garapenaz eta koordinazioaz arduratu zen. Ondoren, jada 2005ean, negozioko zuzendaritzan sartu zen, eta 2011n iritsi zen kooperatibaren gerentziara.