Irakurriena
- 1. Danobatek 20 milioi euro inbertitu ditu Elgoibarko egoitzan berrian
- 2. LABORAL Kutxa Frantziako Tourrean izango da
- 3. Gipuzkoako Bazkundeak saria eman dio MLAKoop kooperatibari
- 4. Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
- 5. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 6. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 7. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 8. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 9. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 10. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
Greba deialdiak jarraipen handia izan du MONDRAGONen
Kooperatiba askok egin dute bat gaur greba feministarekin. "Emakomeak Planto" lelopean egin du deialdia Euskal Herriko mugimendu feministak martxoaren 8 honetan, emakumeen nazioarteko egunean.
MONDRAGONen mapa geografikoa eta enpresen aktibitateak askotarikoak badira ere, orokorrean esan daiteke greba deialdiak inzidentzia zabala izan duela eta kooperatiba asko eta askok greba deialdiarekin bat egin duela, bai industrian, finantza arloan, banaketan eta ezagutzan.
Greba eta paroak
Besteak beste, honako kooperatibek egin dute bat greba deialdiarekin: Copreci, Fagor Automation, Lana, Fagor Elektronika, Mondragon Assembly, Fagor Industrial, Arizmendi Ikastola, Orkli, Urola, Laboral Kutxa, Dikar... Beste askok paro partzialak egin dituzte eta askok lantegi aurrean kontzentrazioak egin dituzte.
Arizmendiarrieta eta emakumea
Arizmendiarrieta bera emakumearen defendatzaile sutsua zen eta bere legatuan jarrera horren zenbait gogoeta utzi zituen. Besteak beste, "emakumeek kontzientzia sozial gutxi badute, hori da gure komunitateak kontzientzia gutxi duelako". Berea da beste hau ere: "Gizonek eta emakumeek elkarren beharra dute jarduera eta gizakiaren bizitzaren maila guztietan, eta, ondorioz, giizartean emakumearen laguntzarik gabe aurrera egitea da hanka bakarrez korrika egin nahi izatea"