Euskara planen erakusleihoa: Fagor Industrial (ONNERA Group)

Sukaldaritzarako, garbitegietarako eta hotz-aplikazioetarako ekipamenduen gaineko soluzioak ematen dituen ONNERA Group enpresa-taldearen barruan dago Fagor Industrial. Egoitza nagusia Oñatin dago.
Card image cap
2020/06/08

ONNERA Group-ek 9 lantegi, 35 ordezkaritza komertzial eta 2.200 langile baino gehiago ditu mundu osoan. 60 urtetik gorako esperientzia du, eta eguneroko lana eta ostalaritza profesionalaren beharrak aintzat hartuta, produktu-sorta osoa eskaintzen du marka beraren pean.

2018-19 ikasturteko ikasleei eskertza.F.Indus

Euskara planaren indarguneak:

  • Langileen % 90ak ulertzen du.
  • Kontseilu Errektorea eredugarri da euskararen erabilera sustatzeko bidean.
  • Hizkuntza eskakizunak betetzeari jarraipen estua egiten zaio organo guztietan.

Lorpen nagusiak:

  • Ekipoetako lanketa 13 talde baino gehiagotan martxan.
  • Euskara eskoletan urtetik urtera langile gehiago.
  • Eusle ekimena talde askotan jarri da martxan.

Egungo erronkak:

  • Ahozko erabileran aukera guztiak aprobetxatzea.
  • Langile euskaldunekiko harremana euskara hutsean egitea.
  • Hizkuntza Politika berrian arduradunak zehaztu eta jarraipena egitea bermatu.
  • Departamentu bakoitzak euskararen erabilera areagotzeko helburu propioak zehaztea.
  • Euskaraldia: Ariguneak aktibatzea.

Bizpahiru adierazle

  • Elebitasun tasa: % 84
  • 2019ko Batzar Orokorreko euskararen ahozko erabilera: % 83.
  • Ahozko erabilera orokorra (2019): % 44; Leialtasuna (2019): % 69.
  • E-mail orokorretako erabilera (2019): % 60; Leialtasuna (2019): % 73.

Sukaldaritza kolektiboarentzako ekipamendu industrial integrala