Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
%83an hazi da Lea Artibai Ikastetxearen langabetuentzako prestakuntza eskaintza
Orduak eta prestakuntza eskaintza igo izanaren arrazoia aurreko urtean mota honetako prestakuntzan partaide guztiei lan praktikak enpresetan egiteko aukera emateak eskaera handitu izana eta laneratze emaitza onak lortu izana da. 2012-2013 ikasturtean 2.885 ordutako 9 ikastaro eskaini ziren eta horiei esker parte hartzaileen %14ak lana aurkitu zuen ikastaroei esker instituzio eta enpresetan egindako praktikak direla eta.
Besteak beste D.M.P. S.L (Mendaro), Itxas Natura S.L.(Oiartzun), Kauxot S.L. (Markina-Xemein), Desarrollos de Proyectos Hidraulicos, S.L. (Markina-Xemein) Nemak, S.L. (Etxebarria), Cikautxo S.Coop. (Berriatua), Egile Corporation XXI S.L. (Mendaro), Etxesoft Technologies & Consulting, S.L. (Durango), Hotz Berri, S.L. (Ondarroa), Urkitor S.A. (Eibar) enpresetan laneratu dira.
Hezkuntza zentrotik jakinarazitakoaren arabera beraien helburu nagusiena jendea laneratzea da eta hori dela eta enpresa eta instituzioekin daukaten harremana hobetzearen alde egiten dutela apustu. Azken bost urteetan %83an hazi da Lea Artibai Ikastetxearen langabetuentzako prestakuntza ikastaroen eskaintza.