Irakurriena
- 1. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 2. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 3. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 4. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 5. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 6. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
Zu ere izan zaitezke kooperazio kooperatiboko agente aktibo
2007an sortua, Mundukide Fundazioak bultzatzen duen Garapen Sozioekonomikorako eta Erakundeen Indartzerako Programaren helburua asentamentuetan eta kanpalekuetan bizi diren Lurrik Gabeko Nekazarien Mugimenduko (MST) familien garapen soziekonomikoa bultzatzea da. Mugimendua orain 35 urte hasi zen borrokan, nekazal erreformarako, aldaketa sozialetarako eta lurraren berreskurapenerako.
Lanpostuaren deskripzioa
Brasilen, MST-arekin elkarlanean, Mundukide Fundazioak bultzatzen duen Garapen Sozioekonomikorako eta Erakundeen Indartzerako Programarako bi koordinatzaile behar ditu. Brasilgo bi Estatuetarako.
Funtzioak eta erantzukizunak
Estatu mailan programaren koordinazio orokorra: pertsonak, ekimenak eta aurrekontua. Programaren arlo desberdinak koordinatu eta sustatu: prestakuntza eta hezkuntza arloa, gizarteenpresak eta generoa. Formazio ekintzak koordinatu eta bultzatu. Kooperatibetan asistentzia teknikoa eskaini eta honako gaietaz aholkularitza eskaini: antolaketa, ekoizpenaren bultzada… Estatuan programaren administrazioa: kudeaketa ekonomikoa, kontrola eta jarraipena, txostenak eta memoriak. Brasilgo beste erakundeen aurrean, ordezkaritza lanak egin, programarekin zerikusia duten ekintzetan.
Perfila
Unibertsitate titulua. Enpresan esperientzia, bereziki kooperatibismoaren filosofiarekiko sentsibilitatea. Talde kudeaketan esperientzia izatea. Erabiltzaile mailako informatika ezagutza, batez ere kalkulo orrien erabilera. Hizkuntzak: kontuan hartuko da portugesa eta euskara jakitea. Atzerrian izandako esperientziak kontuan hartuko dira. Genero arloan formazioa kontuan hartuko da.
Baldintzak
Kontratu laborala 2 urterako (Lehenengo sei hilabeteak proba moduan). Lan baldintzak Mundukide taulen araberakoak. Lana egingo den lekua: Brasil. 2019ko lehenengo hiruhilekoan lanean hasteko. Mundukidek, gizon eta emakumeen aldeko berdintasuna sustatzen du. Hautagai guztiak ongietorriak izango dira, kurrikuluma helbide honetara bidaliz, Brasil Lan Deialdia jarrita, abenduaren 31rako: mundukide@mundukide.org