Irakurriena
- 1. “Eskerrak eman nahi dizkiegu proiektua posible egiten duten guzti guztiei"
- 2. Adolfo Plaza: «Gure entitatearen asmoa da gizartearentzako aurrerapen bateratua lortzea, inor atzean utzi gabe»
- 3. Danobatek 20 milioi euro inbertitu ditu Elgoibarko egoitzan berrian
- 4. LABORAL Kutxa Frantziako Tourrean izango da
- 5. Gipuzkoako Bazkundeak saria eman dio MLAKoop kooperatibari
- 6. Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
- 7. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 8. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 9. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 10. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
EROSKIk %8 handitu ditu EAE-ko barazkien salmentak
EAEn ekoitzi diren tokiko barazkien salmentak iaz baino %8 handiagoak izan dira EROSKIn neguko hilabeteetan.
EROSKIk “Tokiko Barazki Plana” jarri du abian 50 ekoizle ingururekin, eta horri esker gertatu da igoera hori. Planaren helburua da, besteren artean, kooperatibak duen denda bakoitzaren inguru hurbilenean landatu diren barazkiei leku gehiago eskaintzea, eta landatzeari utzi zaion barietateak berreskuratzea. “Salmenten zifra horiek baieztatu egiten dute apustua egin dugula gure inguruko produktuak merkaturatzeko. Aurreikuspenetan bolumen-apustu handiagoak egin ditugu hornitzaileekin zenbait produktutan, adibidez leka, porru, kalabaza edo letxuga berezietan“, adierazi du Asun Bastidak, EROSKIren Tokiko Produktuen arduradunak.
Proiektu hori abiarazteak aldaketak ekarri ditu antolaketan, bai kooperatiban bertan, eta bai ekoizleekin lan egiteko moduan ere. Era berean, tokiko barazkien ekoizpena eta dendetako hornidura antolatzeko garaian, irizpide geografikoak ezarri dira eta zortzi eskualde bereizi: Bilbo, Bilbo Eskuinaldea, Bilbo Ezkerraldea, Durangaldea, Gasteiz, Gipuzkoa Itsasertza, Gipuzkoa Barnealdea eta Donostialdea. “Plan horrekin egituratu egin nahi dugu sektorea eta tokiko barazkien eskaintza handitu, betiere freskotasun maila onarekin jartzeko kontsumitzaileen esku“, azpimarratu du Asun Bastidak.
Espezialistak elikagai freskoetan
EROSKIren belaunaldi berriko dendak are espezialistago bihurtu dira elikagai freskoetan, eta protagonismo berritua eskaintzen diete tokiko elikagaiei sasoian-sasoian. EROSKIren eredu komertzialak lagundu egin nahi du nekazaritzako elikagaien sektorea iraunkorragoa izan dadin eta oso dibertsifikatua; izan ere, haren dendak plataforma irekiak dira inguru hurbilenean ekoizten diren elikagaiak merkaturatzeko. EROSKIk elikagai freskoetan espezialista den proposamena eskaintzen die kontsumitzaileei; bere denden bereizgarri bihurtu ditu horiek, tokian-tokian ekoitzitako elikagaiekin batean.
Bere balioek eta kultura kooperatiboak gidatuta, EROSKIk beti egin du apustu tokiko ekonomien alde, inguru bakoitzean tokiko eta sasoiko produktuak sustatuz. Kooperatibak tinko eusten dio horien kalitatea ikusgarri egiteko konpromisoari eta lanean jarraituko du kontsumitzaileek merezi duten balioa eman diezaieten produktu horiei. Kontsumitzaileek gero eta garrantzi handiagoa ematen diote produktuak inguru hurbilekoak izateari, sentiberatasun handiagoa dute-eta produktuen eta inguruaren iraunkortasunarekin.
Janari banatzaileetan lehena EAEn
Kooperatiba izaera duen lehen banatzailea da EROSKI, eta liderra EAEko elikagaien banaketan. Lurralde horretako 9.000 produktu inguru merkaturatzen ditu, eta 1.700 euskal hornitzailerekin lankidetzan dihardu, haiei 770 milioi eurotik gorako erosketa eginez urtero.
EAEn 412 saltoki ditu guztira, hala nola supermerkatu eta hipermerkatu propioak nahiz frankiziatuak, cash & carry-ak, gasolindegiak, optikak, bidaia bulegoak eta Forum Sport dendak eta Dooers dendak, bai eta on line supermerkatua ere. EROSKI club-en fidelizazio programak milioi bat Bazkide Bezero inguru ditu autonomia erkidego honetan.