Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Emakundek duen autobus ibiltaria Lea Artibai Ikastetxean izan da
Emakunde, Emakumeen Euskal Erakundeak duen autobus ibiltaria Markina-Xemeingo Lea Artibai ikastetxean izan zen atzo, azaroaren 24an.
Ekintza hau, Berdintasunerako gunearen barruan kokatzen da. Bere baitan, 2004tik erakunde publiko eta pribatuek emakume eta gizonen berdintasunaren alde hainbat akzio eta ekimen jarri dituzte martxan.
Markinako ikastetxean Batxilergoa ikasten ari diren ikasleek berdintasunaren inguruko sentsibilizazio eta kontzientziazio tailerrak izan dituzte. Eurekin batera, Lea Artibai ikastetxeko irakasleek ere ekintza ezberdinetan parte hartu dute hezkuntzan eta lan munduan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko apustua eginez.
XII. berdintasunerako gunea, Berdintasun eza ez da berez sortzen, egin egiten da lemapean etorri da Bizkaiko herri honetara.