Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Enpresagintzako 109 ikaslek graduko eta graduondoko diplomak jaso dituzte
Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak titulu akademikoak banatu zizkien Oñatiko Campuseko graduko eta graduondoko 109 ikasleri. Hain zuzen, honako hauek jaso dute euren titulua: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Graduko 26 ikaslek, Kontabilitate eta Finantza Zuzendaritzako Unibertsitate Masterreko 19 ikaslek, Marketin Digitaleko Unibertsitate Masterreko 14 ikaslek, MBA-Enpresen Zuzendaritza Masterreko 22 ikaslek eta Pertsona eta Taldeen Coaching Masterreko eta Ikastaroko 28 ikaslek.
Vicente Atxak, Mondragon Unibertsitateko errektoreak, itxi zuen ekitaldia, eta Lander Belokik, Enpresagintza Fakultateko dekanoak, ireki.
Ekitaldi akademikoan, hitzaldi hau eskaini zien bertaratuei Iñigo Ucinek, Danobat Group-eko zuzendari nagusi eta Korporazioko Makina-Erreminta Dibisioko lehendakariordeak: “Lo mejor está por venir” (Onena etortzeko dago).