Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
ERREKAk Euskaraldiaren eta euskararen aldeko apustua berretsi du
ERREKAk euskararen aldeko apustua berretsi du gaur bertan, 2021-2024 urteetarako Plan Estrategikoan txertatuz. Euskaraldiaren aldeko ekintza txiki bat ere egin dute, ERREKAk Antzuolan daukan lantokiaren atarian. Goizean elkartu dira kooperatibako zuzendaritzako eta Errektore Kontseiluko zein Kontseilu Sozialeko eta Euskara Batzordeko kideak.
Denok, aho batez, 'belarriprest eta ahobizi' izateko borondatea erakutsi dute. TUlankidek Arrosane Galfarsoro (Euskara Batzordeko kidea), Ohiana Irusta (Euskara Batzordeko koordinatzailea gaurtik aurrera), Aitor Sotes (Finkapenetako negozioko zuzendaria) eta Cristina Etxegoien-ekin (ERREKAko presidentea) egoteko aukera izan du gaurkoan.

Guztiek kooperatibak euskararekin duen konpromisoa azpimarratu nahi izan dute, "orain, Euskaraldian, ekintza ezberdinak planteatu ditugu kolektiboak parte-har dezan eta guztiok Euskaraldiarekin bat egin dezagun", adierazi du Aitor Sotes-ek, finkapenetako zuzendariak. Era berean, Ohiana Irustak datozen urteetarako etxeko-lanak zeintzuk izango diren nabarmen azaldu nahi izan du. "Euskara nekatuta dago ERREKAn eta guztion artean berrindartu behar dugu, motibaziotik".
ERREKAn, gaur egun, 400 laguneko kolektiboak egiten du lan, hiru negoziotan banatuta: Finkapenak, Plastikogintza eta Sarbideak. Berrikuntza irekian dihardu kooperatibak; produktu, zerbitzu eta negozioak dibertsifikatu nahian, eta bereziki sektore berriei begira. Osasungintza edo eta energia eta digitalizazio. Cristina Etxegoien presidenteak adierazi digunez, "datozen urteetarako estrategian euskarak garrantzia izango du, maila instituzionaletik hasita".