Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Eroskik eta DIAk beren aliantza indartu, eta elkarrekin jorratzeko ildo berriak ireki dituzte
Akordioaren bidez, bi konpainiek elkar hartuko dute, eta marka propioaren lehiakortasuna hobetuko; orobat, beren jardueran behar izaten dituzten materialak eta hornigaiak erosteko balioko du. Akordio horretatik erabat kanpo gelditzen dira produktu fresko iraunkorrak, hala nola olioa, esnea eta arrautzak.
Bai Eroskik eta bai DIAk merkataritza politika zeharo independenteak izaten segituko dute, eta akordioa da beren efizientzia hobetzeko.
Bi konpainiek era paritarioan landuko dute proiektu berri hau, eta maila bereko harremana gordeko dute. Halaber, ziur daude elkarrekin efizientzia berriak lortuko dituztela eta horrek kalitate-prezio hobea ekarriko duela kontsumitzailearen mesedetan.
Akordio honek jarraipena ematen dio bi Taldeek elkarrekin duten kooperazio harremanari. Eroski Taldearen aliantza politika dela eta, ALIDISen ere parte hartzen ari da Eroski Taldea, hau da, Europako Nazioarteko Aliantzan; aliantza hori Europako zortzi herrialdetan egina dute.