Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
EROSKIk 160 supermerkatu propio saldu ditu erdialdean eta hegoaldean 146 milioitan
EROSKIk akordio bat egin du Día banatzailearekin, erdialdeko eta hegoaldeko 160 saltokik osatutako supermerkatu propio multzo bat saltzeko, 146 milioi eurorengatik. Desinbertsioak ez du eraginik izango enpleguan, operadore berriak subrogatu egingo baititu taldeen lan kontratuak. Salmenta akordioa gauzatzeko, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak onartu behar du.
Saltoki horiek utzita, EROSKIk pasiboa gutxituko du, eta Taldearen errentagarritasun globala hobetuko, konpainiaren batez besteko efizientzia ratioen azpitik dauden aktiboetatik bereizi delako.
EROSKIko finantza zuzendariak, Rosa Carabelek, oso baikortzat jo du operazioa, "saltoki gehienak ez direlako iristen kooperatibak ezarritako errentagarritasun estandarretara". Gainera, Carabelek esan du desinbertsio honek eragin positiboa izango duela EROSKIren errentagarritasunean, epe erdira begira.
Operazio honekin, ari da kooperatiba Plan Estrategikoa betetzen, indarguneetan eta errentagarritasunean jarri baitu ardatza.
Operazio honen bitartez, EROSKI Taldeak Espainiako elikagai negozioaren denda sareari eutsiko dio, 90 hipermerkaturekin, 831 supermerkaturen jabetzarekin eta 448 frankizia supermerkaturekin. EROSKIren sarearen hedapen estrategia, aurtengo 53 irekierekin, frankizien garapenean oinarritzen da, oso eredu lehiakorra erabilita eta frankiziei errentagarritasun erakargarria eskainita; frankizia supermerkatuen sarean bigarrena da Espainian.
|
|
EROSKI Taldearen hipermerkatu eta supermerkatu sarea |
|
||
|
|
ZONA |
HIPERMERKATUA |
SUPERMERKATUA |
|
|
|
IPAR-MENDEBALDEA Galizia, Asturias |
7 |
308 |
|
|
|
IPARRALDEA Kantabria, EAE, Nafarroa, Errioxa |
27 |
337 |
|
|
|
IPAR-EKIALDEA Katalunia + Aragoi |
7 |
345 |
|
|
|
ERDIALDEA Gaztela eta Leon, Gaztela-Mantxa, Madril, Extremadura |
13 |
39 |
|
|
|
SORTALDEA Valentzia, Murtzia |
18 |
|
|
|
|
BALEAR ALDEA Balear uharteak |
2 |
198 |
|
|
|
HEGOALDEA Andaluzia, Ceuta, Kanariak |
16 |
52 |
|
|
|
GUZTIRA |
90 |
1.279 |
|
|
|
|
|
||