Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Carlos Maza: “Aurreikuspen sistema propioa dugu, zuhaitz autoktonoen sendotasunean oinarritua”
Pentsioen munduko ekitaldirik handiena da Global Pensions Programme, eta arlo horretako liderrak eta espezialistak biltzen ditu urtero, sektoreak dituen erronka eta aukera nagusiei aurre egiteko. Urriaren 22an eta 23an egin da, Barakaldoko BECen.
Edizio honek munduko eztabaidaren erdigunean jarri du euskal sistema, eta Jordan Sáez (Geroa, BGAE), Amaia Aldasoro (Elkarkidetza, BGAE), Luis Carlos Izquierdo (Eusko Jaurlaritza) eta Carlos Maza (LagunAro, BGAE) izan dira parte hartzaileen artean.
Bere hitzaldian, LagunAroko zuzendari nagusiak, Carlos Mazak, gizarte babesaren berezko sistemaren funtsezko ezaugarriak aurkeztu zituen, oso modu berritzaile eta didaktikoan eta AAren laguntzarekin.
Sistemaren oinarrizko printzipioak nabarmendu zituen: pertsonen (kooperatibisten eta haien senideen) babes integrala, demokrazia ordezkatzailea, gardentasuna, mutualismoa, elkartasuna, erantzunkidetasuna eta ingurune gero eta aldakorrago batera etengabe egokitzea; finean, sistema leial zaien printzipio kooperatiboak.
Gainerako hizlariekin bat etorriz, Mazak azpimarratu zuen garrantzitsua dela bere sistemari atxikitako bazkideekin komunikazio omnikanala ezartzea. Era berean, xede talde bakoitzera egokitzeko beharra nabarmendu zuen, bere errealitatearen arabera; pertsona bakoitzari behar duena ematea, zuhaitz sendo horretako kide izateak ematen dizkien onurak ulertzeko.
Carlos Mazak eskerrak eman zizkien antolatzaileei forora gonbidatu zutelako eta parte hartu zuten pertsona guztiei euren esperientziak modu irekian partekatzeagatik.