Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Denon Artean-erako Sinfonia kooperatiboa
Fernando Velazquezek, Euskadiko Orkestraren eta 100 ahots baino gehiagok osatutako abesbatza baten laguntzarekin, "Humanity at Music"-ren partitura interpretatuko dute datorren astelehenean Kursaalen publikoari irekita izango den kontzertu batean.
Kontzertua Denon Artean saria eman ondoren izango da. Ekitaldia 18:30ean hasiko da Kursaal Jauregiko kubo handian.
Joan den larunbatean, Arrasaten egindako entsegu batean, Jon Sarasuak idatzi eta Fernando Velazquezek konposatutako obra honi buruzko zenbait iritzi jaso genituen.
Kontzertura joan nahi baduzu, sarrera doan eska dezakezu esteka honetan.