Irakurriena
- 1. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 2. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
- 3. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 4. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 5. Etorki eta Lana kooperatibek Europa hegoaldeko zerrategirik eraginkorrena inauguratu dute
- 6. Abian da Harrobia: Mondragon Unibertsitateko ikasleek dagoeneko izena eman dezakete proiektuetan
Bihar, uztailak 4, Kooperatiben Nazioarteko Eguna ospatzen da
Iñigo Albizuri CICOPA-ko lehendakariak bideo honetan nabarmendu duenez, "kooperatibak klima-aldaketari aurre egiteko konpromisoa hartu dute, eta horri aurre egiteko neurriak hartzen ari dira, adibidez, garraio berdea, energia garbiak ezartzea…". Era berean, COVID-19 birusak eragindako krisian, "kooperatibek frogatu dute badutela gaitasuna pandemia horri gizarte-ekintzen bidez aurre egiteko, elkartasunari eutsiz".
Klima-aldaketa
Berotegi-efektua eragiten duten gasen emisioak %50 hazi dira 1990eko datuekin alderatuta. Gainera, berotze globalak aldaketa iraunkorrak eragiten ditu klima-sisteman, eta horren ondorioak atzeraezinak izan daitezke berehala premiazko neurririk hartzen ez bada. «Kooperatibak eta klimaren aldeko ekintza» da aurtengo gaia, eta, horren bidez, klimaren aldeko ekintzari buruzko Garapen Jasangarriaren Helburua (GJH) (13) landu eta lagundu nahi da.
Klima-aldaketak ondorio larriak ditu mundu osoko pertsonen bizitzan, bereziki egoera ahulenean dauden taldeengan, hala nola nekazari txikientzat, emakumeentzat, gazteentzat, herri indigenentzat edo gutxiengo etnikoentzat, muturreko hondamendi naturalei eta baliabide naturalen degradazioari aurre egin behar baitiete.
Kooperatiben Nazioarteko Eguna
Nazio Batuen Kooperatiben Nazioarteko Eguna urtero ospatzen da uztailaren lehen larunbatean. Ospakizun horren helburua kooperatibak ezagutaraztea da, Nazio Batuen eta nazioarteko kooperatiba-mugimenduaren xede eta helburu osagarriak nabarmentzea, Nazio Batuek aurre egin behar dieten arazo nagusiak konpontzeko mugimendu kooperatiboak egindako ekarpenak azpimarratzea eta nazioarteko kooperatiba-mugimenduaren eta beste eragile batzuen arteko harremanak indartzea eta zabaltzea.