Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
Olano diputatu nagusiak Erreka bisitatu du
2021ean 60 urte bete zituen kooperatibarentzat, etorkizunaren zutabe nagusiak dira: dibertsifikazioa, berrikuntza irekia, hazkunde jasangarria, digitalizazioa eta kalitatezko enplegua sortzea. Horiek aspektu guztiak izan dira asteleheneko bisitaren hizpide. Bertan izan dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren izenean Markel Olano Diputatu nagusia eta Iker Estensoro, Ekonomia Sustapeneko zuzendaria.
Errekan anfitrioi bezala izan ziren: Antton Tomasena, zuzendari nagusia; Cristina Etxegoien, lehendakaria; eta Javier Oleaga, Osagaien Dibisioko lehendakariordea.

Automozio alorrean kooperatibak dituen proiektuak ezagutu ondoren, Medical Alorrean osasungintza alorrean sortzen diren soluzioak eta zerbitzuak ere ezagutu dituzte, kooperatibak eraiki berri duen sala zurira bisita eginez. Gorka Mendiaraz eta Javier Coello izan dira kasu honetan bisitaren gidariak.

Errekak, 2021-2024 plan estrategikoaren markoan dituen etorkizuneko proiektuak azaldu eta ezagutzeko aukera izan dute bisitan zehar. Proiektu horien baitan egongo da berrikuntza, eta soluzioen, sektoreen eta merkatuen dibertsifikazioa, batik bat.
“Nolabait, Erreka ezagutaraztea, gure negozioen berri ematea, eta etorkizunean emango ditugun pausuak azalerazteko aukera eman digu bisita honek. Nolanahi ere, gure nortasuna, balioak eta lurraldearekin dugun konpromisoa dago horren guztiaren oinarrian” azaldu du Antton Tomasenak.