Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Iñigo Ucin: “Balio kooperatiboak eta errentagarritasuna izango dira MONDRAGONen etorkizunaren giltzarriak”
Joan den abuztuaren 1az geroztik MONDRAGONeko lehendakari berria zara. Zer jarrerarekin egiten diozu aurre erronka profesional berri horri?
Oso animatuta eta lanerako gogoarekin. Jakina, erronka profesionala hor dago. Ezezaguna ez bada ere, egia rol publikoagoa dela, komunikabideen aurrean jarri behar dela eta ez dagoela negozioari hain lotua, hau da, produktuari, merkatuari, hornitzaileei… Pertsonen kolektiboak ere beste dimentsio eta dibertsitate bat dauka, eta faltan botako dut lehen ohituta nengoen aurreko egoeraren hurbiltasuna. Halere, beti sinetsi izan dut kooperatibismoan eta MONDRAGONeko kooperatiben proiektuan, eta horrek animo gehiago ematen du.
Etapa berri hasi da MONDRAGONentzat, ezta? Zure iritziz, zein izango dira ziklo berriaren giltzarriak?
Zalantzarik gabe, etapa berri bat da, eta ez dut esaten lehendakaritzaren aldaketagatik, ez horixe. Hausnarketa prozesua kanpoan ziurgabetasuna nagusi dela egin da, eta barruan aldaketak eskatzen zituen giroa zegoen, adostu beharreko aldaketak, eta horrek ahalegin handia eskatu du. Uste dut jende askok gogor eta ongi egin duela lan eta, bakarra ez bada ere, Javier Sotilen figura nabarmendu nahi nuke, bere lana funtsezkoa izan baita prozesu honetan.
Baina giltzarrien galderara itzulita, horiek ezin dira Kongresuan onartutakoak baino izan. Zehazki, azpimarratu nahi nuke balioen bizipena, eta bereziki “bizipen” hitza, horrek seguru kooperatibismo gehiagora eramango gaituelako. Horrez gain, denboran iraungo duen errentagarritasunak eta autofinantzaketak ere berebiziko garrantzia dute.
Nota: Iñigo Ucini egindako elkarrizketa osoa paperezko bertsioan argitaratuko da eta urriaren lehen astean banatuko da kooperatibetan.
