Irakurriena
- 1. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 2. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
- 3. LKS Next-ek 85 milioi euroko langa gainditu du 2025ean eta % 19ko bilakaera izan du 2026ko hasieran
- 4. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 5. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 6. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
"La crisis financiera, económica y social, y soluciones alternativas" hitzaldia Arizmendi topaketetan
Datorren ostegunean, azaroak 24, 18:30ean egingo dira 2011ko Arizmendi Topaketak Mondragon Goi Eskola Politeknikoan, Biteri Egoitza Nagusian. Vicenç Navarro soziologo, politologo eta ekonomilariak egingo du hitzaldia.
Egitaraua
- Lehendakariaren agurra, Joxean Alustiza Usandizaga. Fagor Taldearen eta Gizabidea fundazioaren lehendakaria.
- Hizlariaren aurkezpena, Joxemi Arregi Aranzeta. Mondragon Industriarako automatizazio Dibisioko lehendakariordea.
- Hitzaldia, Vicenç Navarro López: La crisis financiera, económica y social, y soluciones alternativas.
Vicenç Navarro
Vicenç Navarro López Bartzelonan jaio zen 1937an. Ekonomia Aplikatuetako katedraduna da Bartzelonako Unibertsitatean eta Gizarte eta Politika Zientzien katedraduna Pompeu Fabra Unibertsitatean. Gaur egun Baltimoreko Johns Hopkins Unibertsitateko irakaslea da.
Espainiatik exiliatu behar izan zuen arrazoi politikoak medio. Suedian, Erresuma Batuan eta AEBetan bizi eta lan egin izan du. Baltimoreko Johns Hopkins Unibertsitatean Politika Publikoetako eta Zientzia Politikoetako katedraduna da.
Ekonomia politikoa, ongizate gizartea eta ikasketa politikoak dira bere ikerketa arloak. El subdesarrollo social de España: causas y consecuencias (2006, Anagrama) izeneko liburua izan da azkena argitaratu duena.