Irakurriena
- 1. Danobatek 20 milioi euro inbertitu ditu Elgoibarko egoitzan berrian
- 2. LABORAL Kutxa Frantziako Tourrean izango da
- 3. Gipuzkoako Bazkundeak saria eman dio MLAKoop kooperatibari
- 4. Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
- 5. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 6. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 7. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 8. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 9. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 10. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
Whoopaa, sare sozialen hutsuneak bete nahian
Elena Rodriguez, Beñat Agirre eta Asier Sarasuak osatzen dute KibberCoop taldea. Finlandiara joan eta Whoopaa sare soziala ezagutzeko aukera izan zuten. Eta ondoren sortu zitzaien interesa hona ekartzeko. Ekintzailetasuna eta co-workinga sustatzen ditu plataformak eta horrek euren arreta bereganatu zuen. Egun, sare sozial hau Espainian zabaltzea dute helburu.
Hainbat sare sozialen batura
Whoopaa sare sozialean Twitter, Facebook eta Linkedin batzen dira. Hiru sare plataforma bakar batean. Honela "sare sozialik garrantzitsuenak konekta ditzakezu eta bertatik sare sozial guztietara zabal dezakezu idazten duzuna oso erraz", azaldu digute taldekideek. Profil aberatsa sortu daiteke: "Zure profila eguneratu, kurrikuluma igo, dokumentuak erantsi eta edozein euskarritako elementuak igo daitezke", gaineratu dute.
Ikasleen eta enpresen arteko zubia
Gazte profesionalei zuzendurik dagoen sare soziala da. "Euren ezagutza zabaldu dezakete kontaktuen artean eta berauen ezagutzaz ikasi", dio hirukoteak. Horrela, izenaren jatorriarekin bat eginik, gazteen oihua entzuteko gunea izan nahi du Whoopaak.
Gazteentzat oso aukera ona izan daiteke. "Gazteek lana bilatzeko eta lagunekin nahiz enpresekin informazioa partekatzeko eta elkarlanean aritzeko erreminta ezin hobea da", azaldu digute. Enpresa eta etorkizuneko langileak gerturatzen ditu eta hartu-eman hori errazten du.
Whorkshopa Whoopaa ezagutzera emateko
Gazteek Whoopaaren berri izan dezaten, unibertsitatez unibertsitate joateko asmoa dute hiru gazte ekintzaileek. "Workshopak eskainiko ditugu sare sozialaren gaineko azalpen guztiak emateko". Gainera, Whoopaaren aldeko zenbait argitalpen hedatu nahi dituzte. Aldizkari nahiz egunkarietan sare sozial hori agertzea da beste helburuetako bat.
Sare sozialak eta pribatutasuna
"Whoopaan argitaratzen dena erraz kontrolatu daiteke. Gainera, norberak erabakitzen du zer idatzi, non publikatu eta nork ikusiko duen", adierazi digute. Gainera, lagunek beste sare sozialetan, baita Whoopaan ere, dituzten eguneraketak ikus daitezke, zaleei zuzendu eta erantzun… Berezitasun bat ere badauka sare sozialak, "ezagunak ez diren baina interesgarriak diren pertsonaiak jarraitzeko ahalmena ematen baitu lagun izan gabe", azaldu digute gazteek.
Erabiltzaileen feedbacka, positiboa
Whoopaak aukera asko eskaintzen ditu eta erabiltzeko oso erraza da. Momentuz ingelesez bakarrik dago, baina laster gaztelaniaz ere egongo da, "datorren asterako itzulita egongo da", adierazi digute. Tuentirekin sinkronizatuta ez egoteak ere kezkak eragin ditu eta horri konponbide bat eman nahian dabiltza LEINNeko ikasleak.