2017-08-24T12:36:15+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Vicenç Navarroren hitzaldia, aurtengo Arizmendi Topaketetan

2011/10/19

Azaroaren 24an egingo dira 2011ko Arizmendi Topaketak, Gizabideak antolatuta. Vicenç Navarro soziologo, politologo eta ekonomista kataluniarra izango da hizlari aurtengo topaketetan.
Vicenç Navarroren hitzaldia, aurtengo Arizmendi Topaketetan

Iazko Arizmendi Topaketak, Alberto Iñurrategirekin.

Vicenç Navarro

Vicenç Navarro López Bartzelonan jaio zen 1937an. Ekonomia Aplikatuetako katedraduna da Bartzelonako Unibertsitatean eta Gizarte eta Politika Zientzien katedraduna Pompeu Fabra Unibertsitatean. Gaur egun Baltimoreko Johns Hopkins Unibertsitateko irakaslea da.

Espainiatik exiliatu behar izan zuen arrazoi politikoak medio. Suedian, Erresuma Batuan eta AEBetan bizi eta lan egin izan du. Baltimoreko Johns Hopkins Unibertsitatean Politika Publikoetako eta Zientzia Politikoetako katedraduna da.

Ekonomia politikoa, ongizate gizartea eta ikasketa politikoak dira bere ikerketa arloak. El subdesarrollo social de España: causas y consecuencias (2006, Anagrama) izeneko liburua izan da azkena argitaratu duena.

Topaketak Arrasaten

Azaroaren 24an izango dira topaketak, 18:30ean Arrasateko Biteri Egoitza Nagusiko aretoan.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak