2017-10-17T00:16:27+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Urriaren 3an hasiko da Komunikazioa erakundeetan aditu titulua

2013/09/09

Mondragon Unibertsitateak urriaren 3an hasiko du “Komunikazioa erakundeetan” aditu tituluaren 2. edizioa, zuzendua lanean diharduen jendeari eta lizentziadun berriei. Ostegun arratsaldero emango da, euskaraz, Aretxabaletako campusean, eta 9 hilabete iraungo du. Matrikulatzeko azken eguna, bestalde, irailaren 30a izango da.
Urriaren 3an hasiko da Komunikazioa erakundeetan aditu titulua

Komunikazioa erakundeetan aditu tituluaren helburua da ulertzea komunikazio paradigma berriak eta horiek erakundeetan duten eragina eta prestatzea profesionalak erakundeetako komunikazio jarioa bideratzeko. Zuzenduta dago, bestalde, lanean dabiltzanei enpresa, elkarte eta erakundeetan, batez ere komunikazioan; bestetik, aditu titulu hau oso egokia da enpresa-komunikazioaren nondik norakoa ezagutu eta menderatu nahi duten lizentziadun berrientzat, bereziki ikasketa hauek dituztenentzat: Ikus-entzunezko Komunikazioa, Humanitateak eta Enpresa, Kazetaritza, Lan Harremanak eta Industria Antolakuntza Ingeniaritza.

Aditu titulua 30 ECTS kreditutan banatuta dago, 15 edukietarako eta beste 15 proiekturako. Edukietan %15 presentziala izango da; gainerakoa, ikasleak bere kasa egin beharrekoa. Edukiak, bestalde, 8 materiatan banatuko dira:

  1. Marketin eta komunikazio oinarriak.

  2. Komunikazioa erakundeetan.

  3. Baliabide teknologikoak.

  4. Jarrerak komunikaziorako.

  5. Enpresa eta erakundearen kultura berriak.

  6. Jende eta kamera aurreko komunikazioa.

  7. Mintegiak adituekin.

  8. Proiektua: definizioa, tutoretzak, garapena eta aurkezpena.

Ikasturte amaieran, ikasleak titulu bat jasoko du, hartutako kreditu kopuruaren araberakoa.

Aditu titulu hau proiektuen metodologian oinarrituta dago. Horretarako, proiektu errealak oinarri hartuta (15 ECTS), ikaslea izango da ikaskuntzaren ardatz. Praktikotasun horretan sakontzeko asmoz, ikasle bakoitzak kurtso amaierako proiektu bat osatu eta aurkeztu beharko du. Lan hori bideratzeko, ikasle bakoitzak tutore bat izango du. Halaber, tutoretza saioak antolatuko dira, taldeka zein bakarka. Kurtsoaren hasieratik komunikazio arazo erreal bat identifikatuko da eta proiektuaren ardatza arazo horri konponbidea ematea izango da.

Aditu titulua 2013ko urriaren 3an hasiko da, eta 9 hilabete iraungo du. 2014ko uztailaren 5ean amaituko da, ikasleek egindako proiektuak aurkeztu eta gero. Prezioa: 3.900 euro.

Informazioa eta izen ematea: Tel: 943 71 41 88 (5122)
idazkaritza.huhezi@mondragon.edu


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak