2017-12-12T16:59:12+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Ulma Taldeak 314 M€-ko akordio bat lortu du hazkunde estrategikorako hartutako apustua sendotzeko

2015/07/22

Ulma Taldeak 314 milioi euroko akordioa lortu du banku pool batekin datozen urteetarako, eta akordio horrekin indar finantzarioa eskuratu eta bere Plan Estrategikoari beste bultzada eman ahal izango dio. Hau da, inbertsio berriei eta proiektu berriei ekin ahal izango die, eta nazioarteko hedapena sendotu.
Ulma Taldeak 314 M€-ko akordio bat lortu du  hazkunde estrategikorako hartutako apustua sendotzeko

Hedabideetara bidalitako oharrean “eragiketa horrekin saritu egiten da Ulmak egindako kudeaketa bikaina; izan ere, jakin izan du nazioarteko krisiak, zeinak eraikuntzaren sektorea bereziki gogor jo duen Espainian, ekarritako garai aztoratuari ondo erantzuten” esaten da. “Ulmak krisiaren aurreko negozio mailak berreskuratu ditu, eta horrekin batera asko gutxitu du bere zorra” gaineratzen da.

 

Bultzada finantzieroa

Eragiketa izugarrizko laguntza da talde kooperatiboarentzat.Akordio horrek bi zati ditu; batetik, 150 milioi euroko mailegu bat, sei urterako, eta, bestetik, zirkulatzailea finantzatzeko lerro batzuk, 164 milioi euroren balio dutenak, bi urterako.Guztira, 314 milioi euro dira, eta Ulma Taldearen apustu estrategikoa bultzatzeko eta etorkizuneko hedapenerako erabiliko dira. Akordioa duela gutxi izenpetu da banku hauek osatutako poolarekin: Santander, BBVA, Popular, Sabadell, Caixabank, Laboral Kutxa, Bankinter eta Caja Rural de Navarra.

MONDRAGONeko kide den industria taldeak azken 5 urteetan izan duen bilakaera onari esker gertatu da eragiketa hau; izan ere, denbora horretan Ulmak finantza egitura indartu eta bere zorra murriztu du, hori estrategia gisa erabilita.

“Azken urteetan egindako lan zorrotza eta zehatzaren eta ahaleginen emaitza da eragiketa, eta proiektu berriei ekin, jarduera berriak garatu eta hazkuntza sendo eta iraunkorrari eusteko posizio onean kokatzen gaitu”, ziurtatu du Ulma Taldeko zuzendari nagusi Iñaki Gabilondok.

 


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak