2017-08-22T17:00:12+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Ulma Fundazioak "Bidegorriak euskararentzat" ekimena jarri du martxan

2016/09/07

Ulmako euskara motibazio taldeak prestatu du aipatutako ekintza soziokulturala, datorren irailaren 23an ospatuko dena. Ekintzen artean, Kalakan talde ospetsuak kontzertua eskainiko du Oñatiko parrokian.
Ulma Fundazioak "Bidegorriak euskararentzat" ekimena jarri du martxan

Ekintza honen helburua da Ulmak euskararekin daukan konpromisoa langileen artean sozializatzea, eta ondoren konpromiso hori gizarteratzea eta Oñatiko herriarekin konpartitzea.

Izan ere, Oñati arnasgunea da euskararentzat. Bidegorriak euskararentzat esanez, aldarrikatu nahi dugu euskarak bidegorriak behar dituela, bertako hizkuntzak arnasa hartzeko guneak, eta Ulmak ere bere ekarpena egin nahi duela lan-arloan euskarari bidegorriak eskainiz, lanean euskara gero eta gehiago erabiliz.

Bidegorriak euskararentzat urte osoko egitasmoa da eta hizkuntza ekologiaren diskurtsoan oinarrituta dago. Diskurtso hori zabaltzeko, hainbat ekintza egin ditu Ulmak urtean zehar: diskurtsoren berri emateko dekalogoa zabaldu, hizkuntzei buruzko lehiaketa eta konpromisoak adierazteko Euskararen Muralak eta Ulmako organoetako lanketak.

Konpromiso hori gizarteratzeko asmoz, irail erdialdera, Ulmako pertsona erreferenteak Oñatiko ikastetxeetara joango dira LH6-ko umeei Ulma ezagutzera eman eta euskararen normalizazioari egiten dion ekarpena azaltzeko. Eta, konpromisoaren eta kooperazioaren bidetik, irailaren 23an bidegorriak euskararentzat izango dira, jendez eta konpromisoz beteko ditugu bidegorriak eta Oñatiko plaza. Ospakizuna jai giroan egingo dugu, Amaia Txintxurretarekin batera eta KALAKAN musika taldearen kontzertuarekin emango diogu amaiera jaiari.

Irailaren 23ko egitaraua

  • 16:30 Denok elkarrekin bizikletaz, oinez, korrika, patinetez edo norberak nahiago duen moduan, bidegorrian zehar Zubilagako errotondatik Oñatiko plazaraino.

Ulma ibilbidea

  • 18:30 Oñatiko plazan Ulmako Euskararen  Muralen erakustaldia. Gure zuhaitzak “landatuko” ditugu eta hosto-pegatinak egongo dira, herritarrek ere muraletan idazteko euskararekiko konpromisoak.

  • Ulma Zuhaitza

  • 19:00 Amaia Txintxurreta DJ emanaldia, bi orduko  musika eta dantza herriko plazan
  •  

    Ulma-Txintxurreta

  • 22:00 Oñatiko Parrokian: KALAKAN kontzertua.
  •  

    Ulmak  55 urte betetzen dituelako, Ulma Fundazioak eta Ulmako Euskara Motibazio Taldeak kontzertu antolatu du. Horrela, Bidegorriak euskararentzat egitasmoari amaiera emango diogu eta urtebetetzea ospatuko dugu Oñatiko herriarekin.


    Bideoak


    + Bideo gehiago

    Papereko edizioa
    Jarraitu twitterren
    LagunAro

    Bazkideentzat promozioak

    fagor-promo

    Iradokizunak

    iradokizunak