2017-12-11T23:30:16+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Ulma Architectural Solutionsek katalogo berria estreinatu du

2017/07/18

Katalogoaren bitartez ULMA KOMPAQDRAIN® drainatze kanal trinkoen gama aurkezten du. Kanal berria da, hormigoi polimerozko pieza bakarrean fabrikatua, trafiko intentsitate handiko guneetarako berariaz diseinatua.
Ulma Architectural Solutionsek katalogo berria estreinatu du

KOMPAQDRAIN® gamaren abantaila nagusia MAX FLOW® sistema berritzailea da: sarrerako zuloen diseinu kurbatu originalari esker, uraren abiadura eta kanalaren drainatze ahalmena handitzea lortzen du.

Katalogo berri honetan hiru modelo aurkezten dira:

  • KOMPAQDRAIN® TRAFFIC : D400 karga klaserako diseinatua, egokia da merkataritza gune, aparkaleku eta hiriguneetarako.
  • KOMPAQDRAIN® INDUSTRY: kanalak zulo txikiagoak eta azalera laua ditu orgak pasatzerakoan bibrazioak saihesteko. E600 karga klasera arte diseinatua, soluzio perfektua da industrialdeetarako.
  • KOMPAQDRAIN® CIVIL : egokia da F900 karga klasera arte, eta espezifikoki diseinatuta dago zirkulazio handiko guneetarako eta ezin hobea da autopista, aireportu, zerbitzugune edo trafiko intentsitate handiko beste aplikazio batzuetarako.

Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak