2017-10-24T11:43:37+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

ULMA Agricola Linkedinen dago

2013/04/10

ULMA Agricolak LINKEDINen enpresa profila dauka, 200 milioi kide baino gehiago dituen eta 200 baino herrialde baino gehiagotan dagoen enpresa-komunitatearentzako sare sozial handienean.
ULMA Agricola Linkedinen dago

LINKEDINen profila izatea Interneten aurkezpen profesionala egiteko modurik onenetakoa da eta negozioak eta aliantza estrategikoak egiteko egungo plataformarik egokienetakoa.

Enpresaren profilean enpresaren aurkezpen laburra egiten dugu eta egun ditugun produkturik nabarmenenen aurkezpena egiten dugu, hori guztia hiru hizkuntzatan: gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez.

ULMA Agricolatik, kanal honen bidez, egiten ari garen produktu, aplikazio eta instalazioen inguruan sortzen diren berrikuntza eta berriei buruzko informazioa eman nahi diegu gure jarraitzaileei eta era berean, sektoreko profesionalekin esperientziak eta ezagutzak partekatu.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak