2017-08-18T21:53:29+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

UDAk eskerrak eman dizkie Copreci eta Fagor Ederlani bere 50. urteurrenean

2013/10/21

Aretxabaletako Kirol Elkarteak (UDA) bere esker ona adierazi zien Copreci eta Fagor Ederlan koperatibei, haien 50. urteurrenean. UDAko presidenteak eta zuzendaritzako kideak, Adrián López eta Nerea Zubillaga, Aretxabaletako taldearen elastikoa oparitu zieten Copreciko errektore kontseiluko presidentea den Ane Gaztañagari, eta Fagor Ederlaneko errektore kontseiluko presidenteorde den César Bastardori.
UDAk eskerrak eman dizkie Copreci eta Fagor Ederlani bere 50. urteurrenean

Ane Gaztañaga, Copreciko presidentea; Adrián López, UDAko presidentea; César Bastardo, Fagor Ederlaneko presidenteordea; eta Nerea Zubillaga, UDAko zuzendaritzako kidea.

Aretxabaletako Kirol Elkartea eta Tolosaren arteko partiduko atsedenaldiak, UDAk, Coprecik eta Fagor Ederlanek egindako lana aintzat hartzeko balio izan zuen, non kooperetibei futbol taldearen elastiko urdina oparitu zitzaien. Aretxabaletako Kirol Elkarteak erlazio estu bat mantentzen du bi kooperatibekin, eta elkarlan horri esker, urte honetan bertan, Ibarrako futbol zelaiak markagailu elektroniko berria estreinatu du.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak