2017-10-19T14:48:23+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Toskanako Banku Kooperatiboen Federazioak LABORAL Kutxa bisitatu du

2015/04/01

Toskana (Italia) eskualdeko hainbat kreditu-erakundetako ordezkariak Arrasaten izan ziren ostiralean, martxoak 27, LABORAL Kutxaren egoitza nagusia bisitatzeko. Txomin Garciak eta entitateko beste kide batzuek egin zieten harrera.
Toskanako Banku Kooperatiboen Federazioak LABORAL Kutxa bisitatu du

Bisitaren helburua MONDRAGONeko kooperatibak eta LABORAL Kutxa ezagutzea izan zen. Horretarako, lehenbizi Mondragon Korporazioa bisitatu zuten, eta gero LABORAL Kutxaren egoitzara joan ziren.

Txomin Garcia lehendakariak LABORAL Kutxa zer den azaldu eta entitatearen alderdi garrantzitsuenen berri eman zien, hastapenetik hasi eta etorkizuneko erronketaraino. Xabier Egibar Negozio Garapenaren Areako zuzendariak eta Oscar Muguerza Enpresen Negozio Garapeneko zuzendariak ere esku hartu zuten aurkezpenean.

Italiako kreditu-entitateen ordezkaritzak interes handia erakutsi zuen Laboral Kutxaren eredu eta funtzionamenduarekiko.

Esan beharra dago joan den uztailean LABORAL Kutxako eta Saiolaneko ordezkariak Toskanako banku kooperatiboen errealitatea aurrez aurre ezagutzera gonbidatu zituztela. Oraingoan, beraz, Federazioak bisita itzuli nahi izan du.

LABORAL Kutxa ikusi ondoren, taldeak bisitarekin jarraitu eta Otalora prestakuntza-zentroa, Ikerlan ikerketa-zentroa eta Mondragon Unibertsitatea ikusi zituzten. Horrela, Mondragonen inguruko ikuspegi zabala atera ahal izan zuten.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak