2017-10-20T03:13:09+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

ThinkUpLKS.com, LKSren berrikuntza-kanala, Buber Sarietako finalista

2015/12/29

Enpresa-berrikuntzaren kultura sustatzeko LKS, S. Coop.ek sorturiko web-kanala da.
ThinkUpLKS.com, LKSren berrikuntza-kanala, Buber Sarietako finalista

LKS, S. Coop.en berrikuntza-kanala, ThinkUpLKS.com, 2015eko Buber sarietarako izendatu dute eta finalista izatea lortu du. Konpainiaren filosofiarekin ( asmamena erabiltzea, bezeroek arrakasta izan dezaten) bat egiten duten ekitaldiak, artikulu interesgarriak eta informazioa jasotzen ditu kanalak.

Saria entregatzeko ekitaldia joan zen astean izan zen Donostiako Miramar Jauregian. Ekitaldian, elkarte antolatzailea den Internet Euskadik honako hauek sustatzea xede duten web-proiektuen artean banatu zituen merezitako sariok: euskara, merkataritza, software askea, nazioartekotzea edo herritarren parte-hartzea, besteak beste. LKSren kasuan, bere ThinkUpLKS.com kanala finalista izan da berrikuntzaren kategorian, eta, besteak beste, www.dweek.bidc.eus eta www.12nubes.tieneblog.net proiektuekin lehiatu da (kategoria horretako 2015eko Buber sarien irabazleak).

Esperientzia aparta izan da. Gainera, oraindik gaztea den gure proiektuak aintzatespena jaso du, eta interes handia sortu du LKS barruan nahiz  kanpoan.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak