2017-12-16T19:48:24+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Soralucek Eusko Jaurlaritzaren Urrezko Q errekonozimendua lortu du

2012/11/28

Soraluce kooperatibak Urrezko Q saria lortu du, hau da, Eusko Jaurlaritzak gestioaren bikaintasunagatik ematen duen errekonozimendurik handiena. Horrenbestez, gipuzkoar kooperatibak mugarri enpresarial berria eta garrantzitsua lortu du bere sorreraren urrezko ezteiak ospatzen ari den 2012. urte honetan.
Soralucek Eusko Jaurlaritzaren Urrezko Q errekonozimendua lortu du

Soraluze lantokia Osintxun.

Soralucek EFQM eredua erabili du bere kudeaketa hobetzeko autoebaluaziorako erreferentzia gisa, eta 2002. urtean Zilarrezko Q errekonozimendua lortu zuen. 2007., 2009. eta 2011. urteetan Soralucek hainbat autoebaluazio prozesu egin ditu MONDRAGONen Gestio Eredu Korporatiboari jarraituz, eta horien ondorioz hainbat hobekuntza plan garatu ditu.

Joan den urtearen amaieran “Estrategia martxan” izeneko proiektu bati ekitea erabaki zuen, bere prozesuen ikuspegia azken urteetako hazkundera egokitzeko eta pertsonak datozen urteetarako planteatu den eraldaketa ziklora lerratzeko asmoarekin.

"Mugarri enpresarial berria gipuzkoar kooperatibarentzat sortu zenetik 50. urteurrena ospatzen ari denean"

Aurtengo udaberrian Euskaliteko ebaluatzaileen aldetik kontraste bat jaso eta gero, Soralucek erabaki zuen kanpo ebaluazio bat egitea. Ebaluazioaren bisitan kanpoko 6 ebaluatzailek parte hartu zuten, joan den urrian, eta prozesua azaroan amaitu da, Eusko Jaurlaritzak Kudeaketaren Bikaintasunera ematen duen errekonozimendu gorena emateko adostasunarekin, hau da, Urrezko Q errekonozimendua.

MONDRAGON: 9 Urrezko Q

Honekin, dagoeneko 29 dira Kudeaketaren Bikaintasunaren errekonozimendua jaso duten MONDRAGONeko erakundeak, eta horietatik 9k Urrezko Q-a lortu dute; horrek erakusten du Gestio Eredu Korporatiboaren ildoak ezartzeko prozesua, berez, abiapuntu egokia dela erreferentziazko eredu estandarizatuekin kanpoko errekonozimenduak lortzeko.

Urte honetan zehar Soraluce bere 50. urteurrena ospatzen ari da eta, ondorioz, errekonozimendu berri hau osagai gehigarria da mugarria ospatzeko eta planteatzen diren erronka berriei aurre egiteko.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak