2017-10-17T09:49:09+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Sistema txertatuen inguruko mahainguru interesgarria Goi Eskola Politeknikoan

2013/03/04

Sistema Txertatuetan Masterraren testuinguruan, mahainguru interesgarria egin zen otsailaren bukaeran, Mondragon Goi Eskola Politeknikoan. Gaia “produktuaren kudeaketa integrala, sistema txertatuetan oinarrituta” izan zen.
Sistema txertatuen inguruko mahainguru interesgarria Goi Eskola Politeknikoan

Partehartzaileak hauek izan ziren: Iker Zuriarrain, CAF Power and Automation-eko ordezkaria; Oscar Berreteaga, Ulma Embedded Solutions-eko ordezkaria, Salvador Trujillo Ikerlan-eko ordezkaria, eta Natividad Herrasti Microsoft-ETIC-eko ordezkaria.

Mahainguruaren helburua esperientziak trukatzea izan zen eta horretarako oinarri bezala hartu ziren masterreko ikasleek prestatu zituzten galderak. Bost gairen inguruan bildu ziren galderak: proiektuen planifikazioa eta jarraipena, hornitzaileen eta arriskuen kudeaketa, akatsen diseinua eta azterketa, sistema txertatuen fabrikazio eta produkziorako montaiaren diseinua, post salmenta edukia.

Ondorioak

Proiektuen kudeaketa egokia egiteko beharra azpimarratu zen partehartzaileen artean, eta hori lortzeko behar den metodologia eta tresnak moldatzeko premia azpimarratu zen. Era berean, pertsona taldea ere helburu hori lortzeko egokitu beharko da.

Guzti honen adibide garbia da sistema txertatuena, izan ere hornitzaileen desagerpena kontrako faktorea bihurtu daiteke gestoreak ez baditu arriskuak aurretik ebaluatu eta hornitzaileen sarea dibertsifikatu.

Proiektu txertatuen kosteak aztertuta, beraien eboluzioa hurbiletik jarraitzeko beharra azpimarratu zen. Era berean, bezeroarekiko erlazioa berez zaila dela adierazi zen eta hori hobetzeko teknika onena komunikazioa dela goraipatu zen, proiektuaren fase guztietan bezeroarekin kontatuz.

Partehartzaileek beraien esperientzia azaldu zuten, arlo desberdinetan bizi izan dutena azalduz, post salmenta zerbitzuan, esate baterako.

Bestelakoan, balorazio orokorra oso ona izan zen, partehartzaileen aldetik zein antolatzaileen aldetik.

 


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak