2017-10-20T03:28:03+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Robotika berria aztergai iraileko Dreamworks saioan

2016/09/16

Dreamworks saio honen helburua da, banaketa, etxebizitza, osasuna edota logistika moduko alorretara iritsi den ‘Robotika berria’ delako aurrerapen teknologikoaren alorrean negozio aukerak identifikatzea.

Dreamworks edizio berri honetan publiko xedetzat jotzen da, kooperatiben arteko lankidetzan oinarritutako ekintzailetzaren bitartez, Robotikaren arloko erabileretan eta teknologietan oinarritutako negozio aukera berriak sustatzeko interesa ager dezakeen edozein kooperatiba.

Jardunaldiaren egitura honakoa izango da:

1.      Robotikaren erabilera sektore ezberdinetan islatzen duten esperientziak:

  • ROBOTNIK: Roberto Guzmán, CEO eta fundatzailea.
  • AQUILES ROBOTIC: Iván Olivella, Operating Manager.

2.      Martxan dauden proiektuak eta etorkizunerako aukerak:

  • MONDRAGON ASSEMBLY: Jean-Philippe Aguerre, I+G+B zuzendaria.
  • KIRO ROBOTICS: Borja Lizari, zuzendari nagusia.

3.      Kooperatiben arteko lankidetza bidelagun, Robotikaren arloan negozio aukera berriak identifikatzea.

4.      Azaldutako aukera eremu bakoitzaren aurrean bertaratutako enpresen jarrera: ideien hautaketa eta atariko ekipoen osaera (enpresa liderra eta laguntzaileak). 

Dreamworks saio berri hau Aretxabaletako Otalora Jauregian egingo da, railaren 22an, goizeko 9:00an hasita. Egun osoko jardunaldia izango denez, bazkaria Otalora jauregian bertan egitea aurreikusi da.

Saio monografikoan parte hartzeko izena eman behar da: mondragon-cp@mondragoncorporation.com helbidean.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak