Irakurriena
- 1. Danobatek 20 milioi euro inbertitu ditu Elgoibarko egoitzan berrian
- 2. LABORAL Kutxa Frantziako Tourrean izango da
- 3. Gipuzkoako Bazkundeak saria eman dio MLAKoop kooperatibari
- 4. Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
- 5. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 6. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 7. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 8. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 9. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 10. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
Rafa Leturia joan zaigu
Uztailaren 18an joan egin zitzaigun Rafael Leturia Arregi, 72 urte zituela, gazte. Rafa, Oñatin jaio arren, Arrasaten bizi izan zen eta urte mordoska eman zuen gure artean lankidetzan. Bere lan egiteko modu fina hainbat proiektu kooperatiboetan gauzatu ahal izan zuen, besteak beste, honako kooperatiba hauetan: Copreci, Fagor Ederlan, Urola, Danobatgroup eta Lealde. Tafallan ere oso lan ona egin zuen eta berak jarri zituen proiektu hura eraldatzeko lehen oinarriak.
Zuzendari lanetan ibilitakoa zen Rafa: gerente Coprecin, Fagor Ederlanen, Urolan eta Lealden, lehendakariorde Automozioko Dibisioaren, eta TPM (Total Predictive Maintenance) bultzatzaile sutsua, prozesu industrialak eraginkorragoak bihurtu nahian.
Ingeniaritza ikasketaduna, eta langile peto-petoa. Bere inguran ibili izan diren pertsonak bat etorri dira esatean bihotz oneko pertsona zela, zintzoa, oso gertukoa, baikorra eta talde kooperatiboarekin oso konprometitua. Halaber, goraipatu egin digute Rafaren estrategia arloan jokatu izan duen papera, “estratega ona zen”, eta berrikuntzarekiko izan duen jarrera ausarta, egon izan den proiektu guztietan produktu eta zerbitzu berriak garatzeko orduan.
MONDRAGONeko Kooperatiben mundutik aparte, bere sena erakutsi zuen beste arlo batzuetan ere. Izan ere, erretiroa hartu eta gero, fin asko ibili zen Konfekoopen bidez kooperatiba txikiei laguntzen eta baita euskararen aldeko erakundeetan ere, bere gazte denborak gogoratu nahian, ikastolako hasierako urtetan lehendakari izan zenekoa.
Une latz honetan besarkada bero eta zintzo bat bidali nahi diogu bere familiari.
Goian bego Rafa!