2017-10-17T11:27:25+02:00

Tresna pertsonalak

Pertsonak, aktibo nagusiak nazioarteratze prozesuan Pertsonak, aktibo nagusiak nazioarteratze prozesuan

Iñaki Antoñanzas. Fagor Automation

2011/03/10

Donostian jaio zen Iñaki Antoñanzas orain 36 urte. Lan arloan lehenengo urratsak Makina erremintako enpresa batean egin zituen elektroniko bezala, eta 2005ean iritsi zen Fagor Automation-era. Orain dela lau urte, Asiako bulegoetako lankideei laguntza teknikoa eskaintzen hasi zen eta iaz Indiako bulegoko ardura komertziala hartu zuen.

Honen barnean

Zein da zure egiteko nagusia Indian?
Nire egitekoa da Asia aldean ditugun bulegoetako ordezkariei laguntza teknikoa eskaintzea. Era berean, eguneroko arazoak konpontzen saiatu, lankideak formatu eta prestazio berriak daudenean, bezeroak bisitatu eta makinak martxan jarri. Hori da egiten dudana. Era berean, iaz Indiako ardura komertziala hartu nuen, eta egia esanda Indiako kontuekin azken urtean oso lanpetuta ibili naiz.

Noiz eta zergatik erabaki zenuen abentura honetan sartzea?
Duela lau urte hasi nintzen hemengo bezeroei laguntza teknikoa eskaintzen eta Asia aldean salmentak gorantz egin zutenean, bertan zegoen lankideari laguntzeko lanpostu berria sortzeko beharra ikusi zen eta apuntatu egin nintzen. Ordura arteko lanean asko bidaiatutakoa nintzen, gehien bat Europan, eta Asia aldea ezagutzeko gogo handia nuenez, pauso hori eman nuen.

Gaur egun zein da zure egoera? Indiako merkatuan nola dago kokatuta Fagor Automation?
Fagor Automation-entzat Asia oso merkatu garrantzitsua da eta Indiako bulegoa 2008an ireki zen. Gaur egun Fagor Automation-en presentzia Indian oraindik txikia bada ere, azken urteotako bilakaera ikusirik aurreikuspen oso onak ditugu etorkizunerako.

Zelakoa izaten da jardunaldi arrunt bat zuretzat?
Lanegun gehienak desberdinak izaten dira, izan ere edozein momentutan azaldu daitezke arazoak. Indian egunak oso luzeak izaten dira, dena dela herrialde bakoitzak du bere bizitzeko era, eta egunak ere horren araberakoak izaten dira.

Euskal Herritik zer da gehien faltan botatzen duzuna?
Nik denbora asko igarotzen dut Euskadin, eta hortaz, aste pare baterako bidaiak egiten ditudanean ez dut denborarik izaten ezer faltan botatzeko, baina leku bakoitzak bere berezitasunak ditu. Koreako Kimchi-a (Korean jaten den aza hartzitu edo fermentatua) eta hirietako kaleen gau-argiak. Txinan denbora gutxian ikusi daitezkeen aldaketak, lurraldearen tamaina (han dena handia da). Indiako janariaren piper-mina, koloreak eta usaiak. Herrialde bakoitzak ditu bere berezitasunak!

Baduzu familiarik? Nola egokitu da familia egoera horretara?
Neskalagunarekin bizi naiz duela urte asko. Berak ikasketa berdinak eta lan antzekoa dauka, baina nik baino gutxiago bidaiatzen du. Egia esanda etxean ez dut inoiz inolako arazorik eduki bidaien  ondorioz.

Zeintzuk dira zure etorkizuneko planak?
Etorkizunean ez dut gehiegi pentsatu, orain gustura nago daukadan lanarekin eta aurrerago ikusiko dugu gauzak nola datozen. Dena dela, denboralditxo bat kanpoan igarotzea ez dut oraindik baztertu, ikusiko dugu.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak