2017-12-11T23:37:09+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Patente lege berriak enpresetako jabetza industrialean izango duen eragina aztertzeko jardunaldia

2017/04/24

Jabetza Industrial eta Intelektualaren Nazioarteko Eguna dela eta, apirilaren 26an, patente lege berriak enpresetako jabetza industrialaren estrategian izango duen eraginari buruz jardunaldia antolatu du Galbaianek.
Patente lege berriak enpresetako jabetza industrialean izango duen eragina aztertzeko jardunaldia

Jardunaldia apirilaren 26an egingo da Garaia Berrikuntza Gunean, goizeko 9.30etatik aurrera. Azkeneko 12 hileetako asmatzaile hoberenari GALBAHE 2017 Saria emango zaio.

JARDUNALDIA

Zein ondorio izango du Patenteen Lege berriak enpresen estrategian?

Programa

  • 9:30 Sarrera
  • 9:40 Lege berriaren aldaketa funtsezkoak
    • Patente ematearen prozedura
    • Erabilera ereduak
    • Beste aldaketa adierazgarriak
  • 11:00 Kafea
  • 11:20 Eta orain zer?
    • Enpresen, teknologia zentroen eta unibertsitateen estrategian eragina
  • 12:00 Mahai-ingurua
  • Jardunaldiaren bukaeran Galbahe 2017 saria emango da

Nori zuzenduta:

I+G eta/edo berrikuntza zuzendariei, jabetza industrialeko arduradunei eta orokorrean berrikuntza teknologikoarekin lan egiten duen edonori.

Hizlariak:

Ismael Igartua, GALBAIANeko zuzendaria.

Idoia Apraiz, GALBAIANeko patente aholkularia.

Izen ematea

Doakoa da, baina izena ematea beharrezkoa da. Leku mugatua. Jarri kontaktuan Maitane Díazekin (mdiaz@galbaian.com; tel. 943253950).


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak