2017-08-22T14:54:00+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Parte hartu gure twitter lehiaketan eta irabazi Guggenheim-era joateko bi sarrera

2015/06/01

Parte hartzea oso erraz da: birtuiteatu gure profileko twitterrean zozketa iragartzen duen txioa, eta zozketan sartuko zara.
Parte hartu gure twitter lehiaketan eta irabazi Guggenheim-era joateko bi sarrera

Parte hartzeko, birtuiteatu zozketa iragartzen duen txioa datorren ekainaren 19ko goizeko 9:00ak baino lehen. Horrela, parte hartzen duten guztien artean zozketatuko dira Guggenheim Bilbao Museoa bisitatzeko bost sarrera bikoitz.

Irabazleak egunean bertan jakinaraziko dira tulankide.com eta Twitterreko web guneetan.

Lehiaketako oinarriak:

- Parte hartzeko azken eguna ekainaren 19a izango da, goizeko 9:00ak.

- Ekainaren 19an zozketatuko dira bost sarrera bikoitzak eta irabazleen zerrenda publikatuko dugu webgune honetan eta baita twitterreko gunean ere.

- Saria ezin izango da negoziatu. Hau da, saria ez da beste sari batengatik trukatuko, ezta dirutan duen baloreagatik, ezta adierazten ez den beste ondasun edo zerbitzu bategatik.

- Sarrerak Arteman Komunikazioak Aretxabaletan dituen bulegoetan jaso beharko dira, 2015eko uztailaren 10a baino lehen.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak