2017-10-23T18:55:58+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Ontzi garbigailuetarako birzirkulazio motor berria merkaturatu du Coprecik

2016/03/04

Coprecik ontzi garbigailuetarako birzirkulazio motor berri bat garatu du BLDC teknologian oinarrituta, eta horrekin beste urrats bat eman du produktu katalogoa handitzeko lanetan.
Ontzi garbigailuetarako birzirkulazio motor berria merkaturatu du Coprecik

BG9 motor berria ontzi garbigailuen munduko liderraren eskutik jaio da. Merkatuko zarata mailarik txikienarekin funtzionatzen du. Eta efizientzia energetikoari eta ur kontsumoari dagokienez estandarrik zorrotzenak betetzen ditu.

Produktuaren egokitzeko gaitasunari esker, soluzio pertsonalizatuak eskaintzen uzten du, bezeroen baldintza indibidual eta espezifikoetara moldatuta. Soluzio horien artean daude, besteak beste, berotze funtzioa integratzea, dela erresistentzia tubularren bitartez dela Thick Film erresistentziaren bitartez, eta motorraren kontrolerako elektronika gehitzea. Eta potentzia tarte zabal bat hartzen du bere baitan, etxeetan zein industrietan erabiltzeko.

Coprecik Aretxabaletan eta Txekiar Errepublikako Dvorce herrian fabrikatu dezake BG9a, bezeroaren premien arabera.

Fabrikazio lerro berriak banakako trazabilitatearen kontrolerako sistema modernoa du, bai eta fabrikaziorako azken teknologiak ere, esaterako needle windinga eta transferentzia magentikoko sistemak.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak